'ZINEMA IKUSEZINA' NAZIOARTEKO JAIALDIAREN BIGARREN EDIZIORAKO DEIALDIA
Zinema ikusezina publikoarengana ailegatu ez diren obra horiek dira, zentzuratuak eta marginatuak tratatzen dituzten gaiengandik, edo merkatuaren beharrak ez betetzeagatik. KCDk lan ezikusi hauek ikusleengana hurbildu nahi ditu, haien zabalkuntzarako bestelako esparruak eskainiz. 'Zinema Ikusezina' jaialdian gizarte gaiak tratatzen dituzten lanak ikusi ahal izango dira, generoaz, emakumeaz, giza eskubideetaz edo ingurumenaz aritzen direnak.
ZINEMA IKUSEZINA “FILME SOZIALAK” BIGARREN JAIALDIAREN OINARRIAK. Bilbao 2010.
1.Lehiaketan edozein herrialdeko pertsonak parte hartu ahal dute, bai indibidualki zein kolektiboki, haien nazionalitatea zein eratorria kontuan hartu gabe. Dena den, lehentasun berezia izango dute giza eskubideen hurraketa larriak ematen diren herrialdeetan produzitutako lanak, edo txirotutako edozein herrialdetan egindakoak.
2.Lanak formato digitalean edo 35 mmtan aurkeztu daitezke, gizarte gai bati buruzko produkzioak edo jazarpen politikoa zein ekonomikoa pairatu
dituztenak izan behar dira. Aurkeztutako obrak laburmetraiak zein luzemetraiak izan daitezke, fikziozkoak, dokumentalak edo animaziozkoak.Talde edo autore berak lan bat baino gehiago aurkeztu
ditzake.
3.Obra guztiak gizarte-gaiak tratatu behar dute, aurretik aipatutako esparruetan: Generoa, emakumea, giza eskubideak edo eskubide kolektiboak, txirotasuna, kultura artekotasuna, edozein biolentzia motaren aurkako salaketa.
4.Lehiaketaren atal ofizialak hurrengoak dira:
Fikziozko luzemetraiak
Dokumentalezko luzemetraiak
Fikziozko laburmetraiak
Dokumentalezko laburmetraiak
Animazioa
5. Aurrehautapenarako, lanaren bi kopia aurkeztu behar dira DVD edo MiniDV formatoan, PAL edo NTSC sisteman. Kopiak Nazioarteko Zinema Ikusezinaren jaialdiaren bulegora bidali behar dira 2009ko azaroak 1etik 2010eko ekainak 1era. Bidalketa gastuak parte hartzaileak ordainduko ditu eta jaso bezain pronto KCD, Kultura, Communication y Desarrollo, ONGD erakundearen artxiboaren parte izango dira. Beranduago bidalitako lanak ezeztatuak izango dira. Gutun-azalean “SIN VALOR COMERCIAL, USO CULTURAL SOLAMENTE” idatzi beharko da.
6. Berezko hizkuntza gaztelera ez den lan guzti horiek azpitituluak izan behar ditu hizkuntza honetan.
7. Bidali guztietan argi adierazi behar dira izena emateko orriaren datu gztiak. Gainera hurrengo zehaztapenak gehitu behar dira formato digitalean (CD
batean):
Lanaren 3 fotograma eta zuzendariaren argazki ba
Produkzioaren karatula
Errealizatzailearen nortasun agiria
Produktorearen nortasun agiria
Fitxa artistikoa
Fitxa teknikoa
Sinopsia
8. Lanak hurrengo helbidera bidaliko dira
9. Batzorde hautatzaileak lehiaketan parte hartuko duten lanak aukeratuko ditu eta berehala komunikatuko zaie autoreei lana erreproduzituko den data eta
ordua.
10. Produktorei eta errealizatzaileei lanen zabalkuntzarako baimena eskatzen zaie, Nazioarteko zinema ikusezinaren jaialdia “Filme Sozialak” promozionatzeko guneetan
eta KCD ONGDaren eskuetan egongo dena. Produktorak zein errealizatzaileek ekitaldi hauei buruzko informazio zehatza jasoko dute. Klausula honekin ados ez dauden parataide horiek idatziz informatu
beharko dute jaialdiaren antolatzaileari
11.Errealizatzaileak zein produktorak jaialdiari baimena emango diote haien filmeei buruzko ikusentzunezko zein inprimatutako materiala erabiltzeko, jaialdiaren
promozioa eta zabalkuntza helburutzat izanda.
Finalista aukeratutako lanek hurrengo sariak jaso ahal izango dituzte, errealizatzaileei emango zaiena:
Zinema Ezikusia saria
Giza Eskubideak saria
Emakume batek errealizatutako lanik onena
Kultura-artekotasuna saria
Genero Berdintasuna saria
Garapen Iraunkorra saria
Ekosaria (Ekologia eta Ingurumena)
Aipamen bereziak:
Fikziozko luzemetrai onenarentzat
Fikziozko laburmetrai onenarentzat
Luzemetrai dokumental onenarentzat
Laburmetrai dokumental onenarentzat
Animaziozko lan onenarentzat
12. Epaimahaia zinemaren munduko profesionalak beteko dure; Errealizatzaileak, artistak, beste jaialdiekin erlazionatutako pertsonak... Epaileen erabakiak
erantzunezinak izango dira.
Ikusezina ikusgai egiten