KOMUNIKAZIOAREN ARAUAK ALDATUZ

Botere ekonomikoak globalizazioa eraiki zuen, sistema ekonomikoaren homogeneizazioa eta guztiontzat ona den merkatuaren arauak. Orain krisiaz ari dira, kontzeptu berri eta ia ezinezkoa kapitalismo perfektuarentzat. Baina... egon... ¿Zein krisi? Galdetuko dute ume soldaduak, hezkuntzarako eskubiderik izan ez dutenak. ¿Zein krisi? Galdetuko dute tratu txarrak jazatzen duten milioika emakumek, genero-berdintasun eskubiderik ez dutenak. ¿Zein krisi? Galdetuko dute egunero jatekorik ez duten pertsona guzti horiek, lanpostu bat izateko eskubiderik ez dutenak. ¿Zein krisi? Galdetuko dute torturatuak edo hilda izan diren pertsonak, osotasun fisikorako eskubiderik ez dutenak. ¿Zein krisi?

Ezin gara haien ekintzengandik itsututa geratu, ekimena gure egin behar dugu eta akziora pasatu. Nekatzen gaituen eta inora eramaten gaituen eztabaidaz ahaztu behar gara. Haien diskurtsoak alde batera utzi behar ditugu eta gureak praktikara eraman, globalizazioa bilakatuz eta krisi hitza eraldaketa hitzagatik ordezkatu.

Kultura, Communication y Desarrollo GKEDan hasi gara dagoeneko eta hau lortzeko ondo ezagutzen genuen tresna aukeratu dugu: Komunikazioa. Gizarte aldaketa eta eraldaketa bat nahi dugu, berdintasunezko giza garapen bat, eta hau lortzeko lan egingo dugu.

 

Helburu hau kontuan izanda, gurekin bide egitera mundu osoko pertsonak gonbidatu ditugu, bestelako gizarte komunikazioan aritzen direnak (errealizatzaileak, telebista munduko pertsonak, zuzendariak, jaialdi antolatzaileak...). Hau lortzeko CAR plataforma antolatu dugu, Komunikazio Alternatiborako Sarea, zabaltzeko eremu berriak sortu nahi dituena, monopolio eta zentzurekin bukatzeko asmoz eta mundu osoko ikusentzunezko gizarte produkzioak sustatzeko asmoz. Partaideak Cuban, AEBetan, Venezuelan, Nicaraguan, Marokon, Espainian, edo Colombian aurkitzen dira haien produkzioak zabaltzeko bide berriak bilatzen edo aukera horiek eskainiz.

 

 

CAR inguruan hurrengo ekintzak ditugu abian:

Laburmetraien eta luzemetraien artxiboa sortu dugu, dokumentalak, fikziozkoak zein animazioak biltzen dituena. Artxiboaren helburua produkzio hauen zabalkuntza da, sarearekin erlazionatutako esparru desberdinetan batez ere.
 
Datu-base bat sortu dugu partaide guztien arteko komunikazioa eta baliabideen elkartrukaketa errazteko. Era berean, interesatuak CAR sarearen parte diren profesionalen laguntza izateko, konferentziak, hitzaldiak, zinema jaialdiak eta abarretarako.

Errealizatzaileak eta zinema jaialdieak harremanetan jartzea, KCDk dagoeneko ezagutzen dituen pertsonen artean, edo etorkizunean partaide izango dire guzti horien artean, produkzioak ahalik eta eremu gehiagotan zabaltzeko.

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian CAR sareko errealizatzaileei buruzko atala oso bat antolatu dugu.

Partaideen arteko bilerak antolatu ditugu helburuak eta ekintzak elkar bateratzeko.