Egungo partzuergoaren kideak hurrengoak dira: Bangaloreko (India) 'Festival de Cine de Voces de las Aguas', Ithacako (AEBak) 'Festival de Cine sobre Medio Ambiente de los Finger Lakes', Mexikoko 'Chiapas Media Project Promedios' eta 'Kultura Communication y Desarrollo'
Partzuergoaren bidez esperientziak eta lanak elkartrukatzen dira gure helburuak aurrera eramateko aukerak ugarituz. Aliantzak indartzea, gizarte gaiei buruzko obrak aztertzea eta hauek zabaltzea dira gure asmo nagusiak.
'CHIAPAS MEDIA PROJECT (CMP)PROMEDIOS'
Erakunde honek hezkuntza eta baliabideak eskaintzen die Mexikoko hegoaldean marginatutako komunitate indigenei zein baserritar txiroen taldeei, komunikabide propioak sortu ditzaten. Bi herrialdetako (Mexiko eta AEBak) elkarte honek sari ugari jasotzeaz gain, ikusentzunezko 4 etxe sortu ditu lurralde Zapatistan eta 200 gizon-emakume indigena ikusentzunezko produkzioan hezitu ditu. CMP/Promedios elkarteak pertsona indigenak produzitutako lanak zenbait unibertsitate eta museotan proiektatu ditu, nazioartean 30 bideo zabaltzeaz gain. http://www.chiapasmediaproject.org
FINGER LAKES ENVIRONMENTAL FILM FESTIVAL
Ithacan, (New York) jasangarritasunaren alderdi guztiei buruz eztabaidatzen da: Ekonomikoa, soziala, ekologikoa, politikoa, kulturala, teknologikoa zein estetikoa. Garapen jasangarriaz UNESCOk aurrera eraman duen ekimena jarraituz, FLEFFak gudaren, gaoixotasunaren, osasunaren, genozidioaren, lurraren, airearen, hezkuntzaren, teknologiaren, kulturaren eta pluralitatearen arteko nazioarteko konexioak aztertzen ditu. Zinemaren, bideoaren, teknologia berrien, instalazioen, musikaren, performance-aren, eztabaida mahaien eta laborategien bidez jaialdiak disziplinen arteko elkarrizketak sustatzen ditu. http://www.ithaca.edu/fleff
KULTURA, COMMUNICATION Y DESARROLLO
Gobernuz kanpoko erakundea da, egoitza Barakaldon duena, Bizkaian. Gizarte aldaketa bilatzen du gizarte eta kultura komunikazioa sustatuz. KCDk bestelako informazio aurrerakoia aurkezten eta bultzatzen du, kultura bakarreko ereduari aurre egiteko helburuarekin, eredu honek nortasun nazionalen, kulturalen eta gizartezkoen legitimizazioarekin zein aniztasunarekin bukatzen baitu. KCDk nortasun kulturalak indartzen ditu eta garapen sozio-ekonomikoaren eredu berria sortzen du, bidezkoa, berdintasunezkoa eta jasangarria den gizakion garapena.http://www.kcd-ongd.org
VOCES DE LAS AGUAS BANGALOREKO JAIALDIA
'Voces de las aguas' jaialdia Bangaloreko zinema elkarteak antolatzen du, Indian. Proiektua 2005 urtean jaio zen, urak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ikusleak jabearatzeko asmoarekin. Bestelako ahots eta perspektiben plataforma bezala erabiltzen da jaialdia, korronte kultural nagusian entzuten ohi ez diren ahotsak. 'Voces de las aguas' ingurumenari buruzko jaialdi bezala hasi zen, baina 2007 eta 2008 urteen artean jaialdia indartu eta egun urari buruzko eztabaida eta elkarrizketarako plataforma garrantzitsuenetakoa da, bere aniztasuna eta dinamikotasuna dela eta.