PROIEKTUAK
'ZINEMA IKUSEZINA' JAIALDIAREN BIGARREN EDIZIOA
Nazioarteko jaialdia Bilbon ospatuko da, hurrengo Irailan eta Urrian. Irudi politak eta dibertigarriak aukeratu ditugu KCDn, baina
batez ere haurnasketarako eta ikasteko bidea aurkezten diguten horiek. - Gehiago irakurri-
IKUSENTZUNEZKO GIZARTE KOMUNIKAZIOAREN LEHEN BILERA
Mundu osoko jaialdi eta erakundeak batu ditugu, esperientziak eta kolaborazioak elkartrukatzeko. India, EEBBak, Mexiko, Nikaragua, Maroko, Espainia, Kuba edo Guatemalatik etorritako partaideak zinema desberdin bat sustatzea dute helburu nagusitzat. -Gehiago Irakurri-
ZINEMA IKUSEZINAREN AURKEZPENA
'Zinema Ikusezina' nazioarteko jaialdia aurkeztu dugu eremu desberdinetan: Documenta Madrid, L'alternativa de Barcelona, Clara Campoamor Barakaldoko Kultur Etxea, La Banera de Ayerbe kampina, Huescan.
KCD, FNAC DENDAN
Zinema-lan desberdinak proiektatu ditugu Bilboko FNAC dendan.
'ZINEMA IKUSEZINA', BENASQUEN
“50 años de cine en Cuba” izendapean, Zinema Ikusezina jaialdiaren erakustaldia antolatu dugu uda honetarako. Emanaldia Aneto de Benasque hotelan izango da, Huescan.
HEGOAMERIKAN ZEHAR LANEAN
Proiektu desberdinak ditugu abian Nicaraguako 'Fundación Luciernaga'
taldearekin, Kolonbiako 'El Retorno Producciones' erakundearekin eta Mexikon ' Ojo de Agua Comunicación' erakundearekin.
KULTURA, EDONON
Gibarako erakunde kulturalen berreraikuntzan lanean jarraitzen dugu, gure laguntza eta aholkuak eskainiz Cubako hiri honetan.
HEGOAMERIKAR ZINEMA, MAROKON
Tanger hirian ospatu den nazioarteko zinema jaialdian parte hartu dugu, gure laguntza eta zenbait lan zinematografiko eskainiz.
GURE LANA 2009 URTEAN
IKE URAKANARI AURRE EGITEN CUBAN
Gibarako erakunde kulturalen berreraikuntzan parte hartu dugu, Ike urakanaren ondorioz kaltetuta daudenak. Era berean, 'Cine Pobre' jaialdiaren antolaketan parte hartu dugu.
OPEN CINEMA / ZINEMA IREKIA
'Zinema Irekia' partzuergoan hartu dugu parte, ekintza desberdinen antolakuntzan lagunduz, besteak beste 'Festival de Cine de Voces de las Aguas' Bangaloren, India. 'Festival de Cine sobre Medio Ambiente en los Finger Lakes' Ithacan, EEBBak eta 'Chiapas Media Project' Mexikon.
'ZINEMA EZIKUSIA' BILBON
Nazioarteko jaialdiaren lehenengo edizioa antolatu dugu Bilbon, Ikusten ez diren lanak hiritarrei hurbiltzeko helburuz.
KCD, 'OCTUBRE CORTO' JAIALDIAN
'50 años de carteles de cine cubanos" erakusketarekin, Arnedon antolatzen den jaialdi honetan hartu dugu parte,
Errioxan.
'50 AÑOS DE CINE CUBANO'
Kartel erakusketa hau antolatu dugu La Banera Kanpinean.