KCDk bi zinema jaialdirekin eta zenbait erakunderekin akordioak sinatu ditu azkenaldian, esperientziak elkartrukatzeko, lanak zabaltzeko eta aukerak ugaritzeko xedearekin. Partzuergoaren helburuak aurrera eramatea da asmo nagusia: aliantzak indartzea, gizarte gaiei buruzko obrak aztertzea eta hauek zabaltzea zinemaren bidez, bideoaren bidez edo komunikabide berrien bidez.