KCD erakundearen funtsezko helburua honako printzipioek zuzentzen dute:
1. Komunikazio anitza eta plurala sustatzea.
2. Kulturaren eta bere dibertsitatearen garrantzia bultzatzea
3. Komunikazioaren demokratizazioa sustatzea
4. Zinemaren ekoizpenean jarduteko aukera izan ez duten talde sozial eta komunitateei zinematografiaren eta ikus-entzunezkoen munduan sartzen
laguntzea.
5. Emakume errealizadoreen partaidetza sustatzea.
6. Aurka egitea korronte politiko autoritarioei, elitistei, arrazistei, xenofobikoei, homofobikoei eta, oro har, diskriminazio mota guztiei, beren
iruzurrak salatuz eta beren adierazpide guztiak arbuiatuz.
7. Gizartearen alternatiba bat eraikitzen laguntzea, non ez baitute lekurik izango bidegabekeriak, miseriak, generoen arteko berdintasun ezak,
gerrek, hondamendi ekologikoek, jazarpenek (politikoa, sexuala, erlijiosoa, etnikoa...) eta esplotazioak.
8. Dibertsitatearen balore positiboak eta balore kulturalak, erlijiosoak, etnikoak, sexualak, eta abar zabaltzea.
9. Giza eskubideak, eskubide kolektiboak, genero berdintasuna, ingurumenarekiko errespetua eta bakearen kultura sustatzea.
10. Herrien arteko harremanak sustatzea berdintasunean oinarrituta.
11. Emigrazioaren onarpen soziala sustatzea.
12. Pobrezia eta bazterkeria soziala sortzen duten arrazoiak salatzea.
13. Transformazio sozialeko prozesuen aldeko iritzi publiko bat eraikitzea Giza Garapen zuzena eta iraunkorra lortzeko.