ANJA KOFMEL

Züricheko Arteen Unibertsitatean (ZHdK) ikastaroak egin ondoren, animazioa ikasi zuen Lucernako Diseinu eta Arte Eskolan (HSLU). 2008an, ikus-diseinuaren diploma jaso zuen. Chrigi diploma-film ospetsuak Chris the Swiss anima-doc amaitu berriaren gai bera jorratu zuen.

Asteartean, hilak 14, 19:45ean, Chris the Swiss dokumentala aurkeztuko du.

LAURA COPPENS

Laura Coppens Berlingo antropologoa, dokumental zinemagilea eta komisarioa da eta gaur egun Bernan Suitzako hiriburuan bizi da. Children of Srikandi (2012) bere zine doktore-proiektuak hainbat sari irabazi ditu, hala nola, Viena-ko 2013 Queer Identity Film Festival Jaialdia-n Dokumental Onenaren Nazioarteko Epahaimaiaren Saria. Filmak irakastea eta egiteaz gain, Laurak Asia Hego-ekialdeko eta Queer Asia sailetako programatzaile nagusi gisa lan egin zuen, ASIAN HOT SHOTS BERLIN-en, asian egindako zinema eta bideo-arte lan independienteak biltzen dituen Berlin-eko jaialdia. Zinema-komisario gisa, Laura zinema-jaialdiko epaimahaietan ibili da, Berlinale-ko Teddy Sariaren Epaimahaiean, bezala. "Taste of Hope" bere kabuz zuzentzen duen bere lehenengoko dokumental filma da.

ELIZA CAPAI

Eliza Capai gai sozialetan aditua den dokumental zinemagile independientea da. Bereziki gizartearen baztertutako sektoreen ahotsak zabaltzea interesatzen zaio, ikusleen artean enpatia sustatzeko helburuarekin. Ekoizpen sormen modu berriak edo kreatiboak, narrazio eta distribuzio modu berriak edo kreatiboak pentsatzean datza ere bere lana. Capai São Pauloko Unibertsitatean lizentziatu zen kazetaritzan eta MIT Dokumentalen Laborategiko ikasle bekaduna izan zen. Here Is So Far (2013) bere lehen film luzeak hainbat sari jaso zituen atzerrian eta Brasilen, hala nola, Rio-ko Nazioarteko Zinemaldian “Joera Berriak”. Bere bigarren filmak, The Turtle and the Tapir (2016), Brasilek lehorterik bortitzenak jaso zituen garaian, Amazoniako oihanean eraiki eta planifikatu zituzten zentral hidroelektriko erraldoiak ikertzen ditu

© Silvia Agrafojo, Olatz Zubiaurre, Ane Alvarezek eta Gorka Lópezek egina, 2020

Pribatutasun Politika