• KCD ONGD

2021ko Bilboko Film Sozialak Jaialdirako Epaimahai Hautagintza

Kultura Communication y Desarrollo "KCD" GGKEk urriaren 14etik 21era bitartean ospatuko den 2021eko Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 13. Jaialdiko Epaimahaiarentzako hautagaiak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.

Erakundeek edo pertsona interesatuek parte hartzea zein kategoriatan gustatuko litzaiekeen komunikatu behar digute. Okupatuta egotekotan, beste bat proposatuko genioke. Hautagai-epea 2021eko ekainaren 15ean itxiko da.

Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Garapen Gizatiarra, Interkulturala, Bidezkoa eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKE-ekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua.

Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Garapen Gizatiarra, Interkulturala, Bidezkoa eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKE-ekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua.

  1. GARAPEN IRAUNKORRA

  2. GIZA ESKUBIDEAK

  3. EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LAN ONENA

  4. KULTURARTEKOTASUNA

  5. GENERO EKITATEA

  6. EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENA

  7. INVISIBLE EXPRESS

Lanen ikuskaldia errazteko, iraileko lehen hamabostaldian pertsona bakoitzari interneten zeharreko ikuskatzeko sarbide gakoak bidaliko zaizkio bere kategoriaren lanekin.

Epaimahaiaren deliberamenduak 2021eko urriaren 16an, larunbata, goizean, egingo dira.

* Deliberamendura joatea derrogorrezkoa da.

Erakundeek edo pertsona interesatuek bere proposamenak bidali behar dizkigute administracion@kcd-ongd.org helbideari hurrengo informazioarekin:

  • Pertsonaren izen eta deiturak

  • Jaialdiaren katalogorako argazkia

  • 5 lerro gehienez duen curriculuma, katalogoan argitaratzeko

Hona hemen azken edizioaren bideo laburra.

Gure web-orrian aurreko edizioko jaialdiaren informazioa ikus dezakezue hemen.



66 vistas0 comentarios

Entradas relacionadas

Ver todo