Lagun agurgarriok:
Kultura Communication y Desarrollo "KCD" GGKEk urriaren 19tik 26ra bitartean ospatuko den 2023ko Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 15. Jaialdiko Epaimahaiarentzako hautagaiak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.
Erakundeek edo pertsona interesatuek parte hartzea zein kategoriatan gustatuko litzaiekeen komunikatu behar digute. Okupatuta egotekotan, beste bat proposatuko genioke. Hautagai-epea 2023ko ekainaren 15ean itxiko da.
Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Garapen Gizatiarra, Interkulturala, Bidezkoa eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKE-ekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua. Guztira 21 pertsona izango dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak), 3ko taldeetan banatuta jaialdiaren kategoria bakoitzeko:
KATEGORIAK
Iraunkortasuna
Giza eskubideak
Emakume batek burututako lan onena
Kulturartekotasuna
Genero ekitatea
Euskaraz egindako lanik onena
Invisible express
Lanen ikuskaldia errazteko, iraileko lehen hamabostaldian pertsona bakoitzari interneten zeharreko ikuskatzeko sarbide gakoak bidaliko zaizkio bere kategoriaren lanekin.
Epaimahaiaren deliberamenduak 2024ko urriaren 21ean, larunbata, goizean, egingo dira. Geroago, bazkari bat antolatuko dugu iritzi gehiago trukatu ahal izateko.
Deliberamendura joatea derrogorrezkoa da.
Erakundeek edo pertsona interesatuek bere proposamenak bidali behar dizkigute administracion@kcd-ongd.org helbideari hurrengo informazioarekin:
Pertsonaren izen eta deiturak |
Jaialdiaren katalogorako argazkia |
Lerro gehienez duen curriculuma, katalogoan argitaratzeko |
Hona hemen azken edizioaren bideo laburra:
Eskerrik asko, zuen proposamenen zain geratzen gara.
Besarkada bat.
Kultura, Communication, Desarrollo
KCD-ONGD
Tlfn/Fax: +34 946024668
Comentarios