top of page
  • KCD ONGD

Epaimahairako deialdia

Updated: Jun 1, 2022





Kultura Communication y Desarrollo "KCD" GGKEk urriaren 13tik 20ra bitartean ospatuko den 2022ko Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 14. Jaialdiko Epaimahaiarentzako hautagaiak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.


Erakundeek edo pertsona interesatuek parte hartzea zein kategoriatan gustatuko litzaiekeen komunikatu behar digute. Okupatuta egotekotan, beste bat proposatuko genioke. Hautagai-epea 2022ko ekainaren 15ean itxiko da.


Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Garapen Gizatiarra, Interkulturala, Bidezkoa eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKE-ekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua.

Guztira 21 pertsona izango dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak), 3ko taldeetan banatuta jaialdiaren kategoria bakoitzeko:

  1. Iraunkortasuna

  2. Giza Eskubideak

  3. Emakume Batek Burututako Lan Onena

  4. Kulturartekotasuna

  5. Genero Ekitatea

  6. Euskaraz Egindako Lanik Onena

  7. Ikusezina Express

Lanen ikuskaldia errazteko, iraileko lehen hamabostaldian pertsona bakoitzari interneten zeharreko ikuskatzeko sarbide gakoak bidaliko zaizkio bere kategoriaren lanekin.


Epaimahaiaren deliberamenduak 2022ko urriaren 15ean, larunbata, goizean, egingo dira. Geroago, bazkari bat antolatuko dugu iritzi gehiago trukatu ahal izateko.


Deliberamendura joatea derrogorrezkoa da.


Erakundeek edo pertsona interesatuek bere proposamenak bidali behar dizkigute administracion@kcd-ongd.org helbideari hurrengo informazioarekin:

  1. Pertsonaren izen eta deiturak

  2. Jaialdiaren katalogorako argazkia

  3. 5 Ierro gehienez duen curriculuma katalogoan argitaratzeko






19 views0 comments

Related Posts

See All
bottom of page