top of page
  • KCD ONGD

2024ko Bilboko Film Sozialak Jaialdirako Epaimahai Hautagintza

Updated: Mar 20

Lagun agurgarriok:

Kultura Communication y Desarrollo "KCD" GGKEk urriaren 19tik 26ra bitartean ospatuko den 2024ko Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 15. Jaialdiko Epaimahaiarentzako hautagaiak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.

Erakundeek edo pertsona interesatuek parte hartzea zein kategoriatan gustatuko litzaiekeen komunikatu behar digute. Okupatuta egotekotan, beste bat proposatuko genioke. Hautagai-epea 2024ko ekainaren 15ean itxiko da.



Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Garapen Gizatiarra, Interkulturala, Bidezkoa eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKE-ekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua.

Guztira 21 pertsona izango dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak), 3ko taldeetan banatuta jaialdiaren kategoria bakoitzeko:


KATEGORIAK

  1. Iraunkortasuna

  2. Giza eskubideak

  3. Emakume batek burututako lan onena

  4. Kulturartekotasuna

  5. Genero ekitatea

  6. Euskaraz egindako lanik onena

  7. Invisible express

Lanen ikuskaldia errazteko, iraileko lehen hamabostaldian pertsona bakoitzari interneten zeharreko ikuskatzeko sarbide gakoak bidaliko zaizkio bere kategoriaren lanekin.


Epaimahaiaren deliberamenduak 2024ko urriaren 12an, larunbata, goizean, egingo dira. Geroago, bazkari bat antolatuko dugu iritzi gehiago trukatu ahal izateko.

Deliberamendura joatea derrogorrezkoa da.

Erakundeek edo pertsona interesatuek bere proposamenak bidali behar dizkigute administracion@kcd-ongd.org helbideari hurrengo informazioarekin:

Pertsonaren izen eta deiturak

Jaialdiaren katalogorako argazkia

Lerro gehienez duen curriculuma, katalogoan argitaratzeko

Hona hemen azken edizioaren bideo laburra:

Eskerrik asko, zuen proposamenen zain geratzen gara.

Besarkada bat.


Kultura, Communication, Desarrollo

KCD-ONGD

Tlfn/Fax: +34 946024668


















27 views0 comments

Related Posts

See All

Comments


bottom of page