Lagun agurgarriak,
Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundearekin elkarlanean, emakume zuzendariek egindako bi film laburren proiekziora gonbidatzen zaituztegu: “Oro Rojo”, 2022ko Bilboko "Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 14. Jaialdian Kulturartekotasun kategorian saritutako film laburra (Carme Gomila, 2021) eta “Raíces” (Shannon Dias, 2022). Martxoaren 15ean, asteazkenean, izango da,19:00etan, Bilboko Hika Ateneo aretoan.
Proiekzioaren ondoren, Salma Amzian (“Oro rojo” filmaren gidoigilekidea), Shannon Dias ("Raíces" filmaren zuzendaria) eta Jessica González Herrera (Raíces filmaren protagonista) partaideekin hitz egiteko aukera izango dugu emakume arrazializatuei buruz hitz egiteko; emakume desberdinak izateagatik hainbat indarkeria jasaten dituzte, baina beren eskubideen alde borrokatzen dute errealitate hori eraldatzeko, ezberdintasuna eta aniztasuna balio bihurtuz. Diana Urrea, Eusko Legebiltzarreko parlamentari ohia, moderatzaile lanetan arituko da.
Comments