• KCD ONGD

Zinema Ikusezina Jaialdian parte hartutako lanak Goya eta Oscar Sarietarako bidean

Actualizado: feb 22

Nazioarteko Zinema Ikusezina Film Sozialak Bilboren 12. edizioan parte hartu zuten lau lan Goya eta Oscar sarietarako bidean daude 2021ean. “Sólo son peces”, “16 de decembro” eta “Beef” laburrak Goya sarietarako hautagai izendatuak izan dira. Ana Serna eta Paula Iglesias-en “Sólo son peces” film labur dokumental onenaren atalean hautatu dute. Álvaro Gago-ren “16 de decembro” eta Ingride Santos-en “Beef”, berriz, fikziozko film labur onenaren atalean izan dira hautatuak. Bestalde, “La vendedora de lirios”, Igor Galuk zuzendutakoa, Oscar sarietan zendatua izateko aukeratu dute fikziozko film labur onenaren sailean.


Nazioarteko Zinema Ikusezina Film Sozialak Bilboren 12. edizioan, “Sólo son peces” laburra Giza Eskubideen kategorian egon zen. Hainbat jaialditan hautatua izateaz gain, ZINEBI Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioko Espainiako Zinema Sari Nagusia eta Innsbruck Nature Film Festival- en 19. edizioko VISION saria lortu zituen.


“16 de decembro” Genero Berdintasunaren kategorian izan zen. Sariei dagokienez, egun 10 sari baino gehiago lortu ditu jaialdi ezberdinetan.


“Beef” Garapen Iraunkorraren kategorian izan zen hautatua. Gainera, Miamiko

Zinemaldiaren 37. edizioan Iberoamerikako film labur onenaren saria jaso zuen.

Azkenik, Oscarrei dagokienez, “La vendedora de lirios” Giza Eskubideen atalean izan zen eta Torrebillela Aretoan (Mungia) eta Golem Zinemetan (Bilbo) proiektatu zen.

Oscar sarietan izendapena lortzeko hautagaia izateaz gain, nazioarteko 50 selekzio ofizial baino gehiago eta Film labur Onenaren 10 sari baino gehiago lortu ditu.


Izendapen eta hautaketa horiei esker proiektuek lortu dezaketen arreta handitu egiten da eta horrekin batera, jorratzen dituzten gai sozialak oihartzun handiagoa dute. “Sólo son peces” laburraren taldeak, esaterako, onura hori baliatu eta saharar herriaren egoeraren ezagutza handitzeko kanpaina bat burutu du. #NoSonSoloPeces traola erabiliz istorioaren sinpletasunetik irten eta saharar herriaren gatazka ezagutzera bultzatzen ari dira egileak.

0 vistas0 comentarios

Entradas relacionadas

Ver todo

© 2020 hecho por Silvia Agrafojo, Olatz Zubiaurre, Ane Alvarez y Gorka López