Anima zaitezte zuen euskarazko filmak bidaltzera!

March 23, 2018

Lagun agurgarriok,

 

“KCD” Kultura Communication y Desarrollo, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundetik, dakizuenez, 2018ko urriaren 18tik 25era ospatuko den Nazioarteko Zinema Ikusezina “Film Sozialak”-en 10. ediziorako deialdia ireki genuen joan den abenduaren 1ean.

 

Jaialdian, lantzen diren lau ardatz tematikoez gain (Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kulturartekotasuna eta Genero Berdintasuna), euskaraz egindako zein emakume batek burututako filmak nagusitu nahi ditugu.

 

Honako hauek dira jaso daitezkeen Sariak:

  1. GARAPEN IRAUNKORRA

  2. EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LANIK ONENA

  3. GIZA ESKUBIDEAK

  4. KULTURARTEKOTASUNA

  5. GENERO BERDINTASUNA

  6. EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENA

  7. IKASLEEN SARIA

  8. IKUSENTZULEEN SARIA

 

Hainbat kategoria izanik, EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENAren sailerako filmak jasotzea interesatzen zaigu, euskaraz egindako zinema bultzatu nahi dugulako.

 

Zinemaldian, guztira 16.500 eurotan baloratutako sariak banatzen dira. Beste kategorietako sariak eskuratu ahal izateaz gain, sail honetara aurkeztutako filmek 1.000 euroko saria jaso dezakete.

 

Gai sozialak lantzen dituzten euskarazko filmak zein euskarazko azpitituluak dituzten lanak onartzen dira.

 

Jaialdian parte hartzeko, nahi dituzuen film sozialak bidali ditzazkezue maiatzaren 15a arte.

 

Deialdia ahalik eta gehien zabaltzea eskertzen dizuegu.

 

 

Eskerrik asko, KCD-GGKE.

 

 

 

 

Please reload

POST RECIENTES:
Please reload

Envianos tu mail y así podremos informarte brevemente sobre todas las noticias que puedan ser relevantes para ti sobre nuestros proyectos y actividades.

Contacto

Oficina - Edificio INNOBAK

Beurko Viejo, 3 - Pabellón 38- Ofi. 12 KCD

CP 48902 - Barakaldo - Bizkaia 

Teléfono - 94 602 46 68

Fax - 94 602 46 68

E-mail - info@kcd-ongd.org

 

Delegación - C/ Artasamina Nº5, 4ºA

CP 48007 - Bilbao - Bizkaia

© Kultura Communication y Desarrollo KCD - ONGD