Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak 10 urte bete ditu berdintasunaren alde

October 17, 2018

  • Jaialdian, lehiaketarako aukeratutako 84 filmetatik, emakumeek zuzendutako 40 emango dira, eta urriaren 18tik 25era bitartean ikusi ahalko dira Bilbon eta gainerako egoitzetan

 

  • Europan azken garai honetan piztutako xenofobia, Afrikan migrazioaren ordezko aukerak proposatzen dituzten ahotsak eta Kubako kultur garapena izango dira gai nabarmenetako batzuk

 

  • KCG GGKE erakundeak antolatutako jaialdiaren 10. edizioan, zinema sozialari buruzko eskuliburu bat eta online plataforma bat aurkeztuko dira, balioen hezkuntzan interesaturiko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako euskal ikastetxeentzat

 

 

 

Bilbo, 2018ko urriaren 17a-Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak 10 urte bete ditu eta dagoeneko ezinbesteko hitzordua da garapen iraunkorrerako lankidetzari, giza eskubideei, genero-berdintasunari eta kulturartekotasunari buruzko gaiak arakatu nahi dituzten guztientzat.Era berean, Nazio Batuen Erakundeak 2030erako finkaturiko Garapen Iraunkorrerako Helburuetan jarri du arreta.Aurtengo edizioa urriaren 18tik 25era bitartean izango da. Bilboko Azkuna Zentroko zinema-aretoak izango ditu egoitza nagusi eta munduko emakumeen begirada izango da protagonista, lehiaketarako aukeratutako 84 filmetatik 40 emakumeek zuzenduak baitira.

 

Kultura, Communication y Desarrollo – KCD GGKE erakundeak antolatutako jaialdiak El Salvador, Colombia, Mexiko, Kuba, Líbano, Txile eta Guatemalako zuzendariak bilduko ditu, besteak beste. Haiek beren herrialdeetako egoeraren berri emango dute, programaturiko proiekzio, eztabaida eta beste jarduera batzuen bidez.Hasierako ekitaldia bihar, hilak 18, 19:30etik aurrera izango da: Natxo Leuza zuzendari nafarraren “Born in Gambia” filma estreinatuko da eta Suakai taldeak musika, drama eta kontakizuna uztartzen dituen “Raíces” ikuskizuna eskainiko du. Venezuelako gazte baten oroitzapenen bidez, Suakaik kontatuko digu nola emigratu zuen protagonistaren aitonak Nafarroatik Venezuelara, Espainiako Gerra Zibila amaitutakoan.

 

Amaierako ekitaldian, urriaren 25ean, jaialdiak Guatemalako Sara Curruchich kantaria ekarriko du, jatorrizko herrien eta emakumeen eskubideen defendatzailea.

 

«Jaialdia munduarekin konprometitutako publiko kritikoaren bila irten da berriro, gizateriari eragiten dioten arazoak erauzteko dagoeneko martxan dauden irtenbideak erakusteko», adierazi du Juan Carlos Vázquezek, Jaialdiaren zuzendariak, gaur Bilbon egindako prentsaurrekoan. Haren ondoan izan dira Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortega, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Aniztasun zuzendari María Guijarroeta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Jaietako zuzendari Alberto Ruiz de Azúa Solozabal.

 

Bidezko jaialdiak 25 egoitza eta 11.000 ikusle izango ditu

Azken edizioan bertaratutako 10.617 ikusleen kopurua gainditzeko xedez, 433 proiekzio eskainiko dira 25 egoitzatan, Bizkaian (Bilbon, Barakaldon, Erandion, Portugaleten, Sestaon, Mungian, Iurretan, Getxon eta Leioan) eta Araban (Gasteizen).

 

Aurtengo ediziorako ikus-entzunezko 900 obra baino gehiago jaso dira (% 34a emakumeek egindakoak). Haietatik 84 aukeratu dira lehiaketarako, eta horiek 50 herrialdetako historiak kontatuko dituzte. Obra guztietatik 40 emakumeek zuzendutakoak dira eta 33k pertsonai femeninoak dituzte protagonistatzat. Beti bezala, kalitatea gailenduz, noski, kontuan hartu da emakumeek egindako lan kopurua diskriminazioa jasan ez dezaten. Izan ere, emakumeek zuzendu edo zuzendaritzan parte hartu duten obrak jaialdiko obra guztien erdiak izan dira hasiera-hasieratik.

 

Beti bezala, munduko emakume zinemagileek egindako lana agerian jartzea izan da bereziki kontuan hartutako irizpideetako bat.Izan ere, emakumeek zuzendu edo zuzendaritzan parte hartu duten obrak jaialdiko obra guztien erdiak izan dira hasiera-hasieratik.

 

«Gizarteak ezin du baztertu gizakien erdien ahotsa. KCDn 10 urte daramatzagu ideia hori ekintza positiboen bidez gauzatzen, obrak aukeratzean, epai-mahaia osatzean eta baita haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzean ere jaialdiak irauten duen bitartean, bai zinemagileentzat bai edozein generotako ikusleentzat», azaldu du Vázquezek.

 

Pelikula guztietatik 29 Giza Eskubideen Saria eskuratzeko lehiatuko dira, 20 Garapen Iraunkorraren kategorian, 21 Genero Berdintasunarenean eta 14 Kultura-artekotasunarenean.9 film euskaraz eginda daude.

 

Afrikar ahots berriak

Nikaraguako egoera soziala, Europan azken garai honetan piztutako xenofobia, jarrera homofoboak eta Afrikan migrazioaren kontra entzuten diren ahotsak izango dira aurtengo edizioko gai nabarmenetako batzuk. Afrikak protagonismo berezia izango du, aukeratutako pelikula-kopuruaren aldetik (11 guztira) eta bertako artista eta zuzendarien ikuspegitik.

 

Hiru foro berezi antolatuko dira, Saharaz hegoaldeko Afrikako pelikulekin. Horietan izango dira, besteak beste, Mamadou Dia, Aminata Kultur Zentroaren (Senegal) arduraduna; Ndye Marianne Diop, Gandioleko (Senegal) Kultura arduraduna; eta Amina Weira, “La colere dans le vent” metraje luzeko dokumentalaren zuzendaria (Niger).Foroak Bilbon, Mungian eta Gasteizen izango dira.

 

Orobat, Mungian, “Papeles” antzezlana ikusi ahalko dugu, bi gazte senegaldarrek Europara iristeko egindako migrazioaren egiazko esperientzian oinarritua. Mamadou Dia poeta senegaldarrak poesiak errezitatu eta Alioune Diagnek dantzatu egingo ditu letrak.Biek ala biek rol berria dute orain: beren herrialdearen kultur eraldaketaren aitzindari izatea, Afrikatik bertatik.

 

Zinema soziala: garapenaren eragile

10 urte bete dira KCD GGKEk jaialdia martxan jarri zuenetik, Euskadin nahiz mundu zabalean zinema gizartea eraldatzeko tresnatzat erabiltzeko proiektuaren barruan. Orain, urteurren hori aprobetxatuta, Zinema Sozialaren Eskuliburua eta Online Plataforma aurkeztuko ditu, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeek, batez ere, balioen hezkuntzan lan egin dezaten, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-proposamenarekin bat.

 

Eskuliburua dagoeneko eskuragarri dago euskaraz eta gaztelaniaz.Laster, frantsesera, arabierara eta ingelesera itzuliko da, KGB Gobernuz Kanpoko Garapen Erakundeak lan egiten duen herrialdeetan erabiltzeko.«Plataformak zinema soziala eta konprometitua eskaintzeko gunea izan nahi du, herritarrek uneoro eskuragarri izango dutena, batez ere hezkuntza-komunitateak», azpimarratu dute KCD GGKEtik.

 

“Cuba Iluminada” argazki-erakusketa

Jaialdiarekin batera, Bilboko Zabalguneko eraikinak “Cuba Iluminada” (“Kuba argiztatua”) erakusketa, Héctor Garrido argazkilari andaluziarrarena, hartuko du. Kubako artearen, kulturaren, gizartearen eta kirolaren alorretako funtsezko aurpegiak jartzen ditu ikusgai, tartean Alicia Alonso, Pablo Milanés, Silvio Rodríguez eta beste askorena.

 

Erakusketa gaur, urriak 17, inauguratuko da, eta azaroaren 10era arte bisitatu ahalko da. Héctor Garrido arduradunak “maisu-eskola” bat emango du datorren larunbatean, urriak 20, jaialdiak antolatutako jarduketen barruan.

 

 

 

Informazio gehiago:

www.kcd-ongd.org

KCD GGKE - 94 602 46 68

Iñaki Makazaga – 679 868 501

Please reload

POST RECIENTES:
Please reload

Envianos tu mail y así podremos informarte brevemente sobre todas las noticias que puedan ser relevantes para ti sobre nuestros proyectos y actividades.

Contacto

Oficina - Edificio INNOBAK

Beurko Viejo, 3 - Pabellón 38- Ofi. 12 KCD

CP 48902 - Barakaldo - Bizkaia 

Teléfono - 94 602 46 68

Fax - 94 602 46 68

E-mail - info@kcd-ongd.org

 

Delegación - C/ Artasamina Nº5, 4ºA

CP 48007 - Bilbao - Bizkaia

© Kultura Communication y Desarrollo KCD - ONGD