Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 10. Jaialdia, “axolagabetasunaren aurkako antidotoa”: saridunen zerrenda

October 26, 2018

  • Sara Curruchich kantautore indigena guatemalarrak amaiera eman dio jaialdiari Bilboko Azkuna Zentroan, laurehun pertsonaren aurrean eskainitako kontzertuarekin.

 

  • Sarien erdia baino gehiago emakume zinemagileentzat izan dira: emandako 19etatik 13, tartean lehen saria eta aipamen berezia.

 

  • Bilboko Abokatuen Elkargoak film saridunak proiektatuko ditu azaroaren 5etik 9ra bitartean.

 

 

 

 

Bilbo, 2018ko urriaren 25a. - Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioa gaur amaitu da. Amaiera-ekitaldian sariak banatu zaizkie irabazleei eta, horrez gain, Sara Curruchich kantautore guatemalarrak kontzertua eman du. Saridunen artean, Lucía Gajá zuzendari mexikarraren “Batallas íntimas” dokumentala nabarmendu da, munduko hainbat lekutan indarkeria matxistatik bizirik irten diren emakumeen testigantza eskaini baitu, eta Begoña Vicario bizkaitarraren "Areka" metraje laburreko animazio-filma, oroimen historikoari buruzkoa.

 

 “Agerian geratu da berriro nolako harrera ona duen zinema-mota honek, istorio konprometituak kontatzen dituen, ekintzarako deia egiten duen eta axolagabetasunaren aurkako antidotoa den zinemak”, adierazi du amaiera-ekitaldian Juan Carlos Vázquezek, jaialdiaren zuzendariak.

 

Kultura, Comunication y Desarrollo – KCD ONGD erakundeak antolatutako jaialdiak emakumezko 29 zuzendari eta gizonezko 20 zuzendari elkartu ditu, munduko hainbat herrialdetakoak, besteak beste Niger, Senegal, El Salvador, Kolonbia, Mexiko, Kuba, Libano, Txile eta Guatemalakoak, baita, Europan, Holanda eta Danimarkakoak ere. Guztiek beren herrialdeetako egoeraren berri eman dute, jaialdian zehar programaturiko proiekzio, eztabaida eta beste jarduera batzuen bidez.

 

Guztira emandako 19 sarietatik 13 emakumezko zinemagileek jaso dituzte, eta aurtengo edizioko lehiaketan aurkeztutako 84 filmetatik 40 ere emakumezko zinemagileek zuzendu dituzte. Saridun film guztiak ikusi ahal izango dira azaroaren 5etik 9ra bitartean, Bilboko Abokatuen Elkargoko ekitaldi-aretoan, 19:30ean hasiko diren doako saioetan.

 

Azken kontaketa egin ez bada ere, 11.000 lagun baino gehiago bertaratu dira jaialdiko emanaldietara. Haietatik 7.500 jaialdiarekin bat egin duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 11 ikastetxeetako ikasleak izan dira. “Aretoetan gero eta gehiago gara: hiru egunez jarraian 19:30eko saioetarako sarrerarik ez dagoela dioen kartela eskegi behar izan dugu”, azpimarratu dute antolatzaileek. Hurrengo edizioa, 11.a, prestatzeari ekin diote dagoeneko.

 

 

SARIDUNEN ZERRENDA

 

  • Euskaraz egindako obrarik onenaren saria: “Miribilla rules”, Carlos Iglesias (Euskal Herria).

    • Aipamen berezia:  “Areka”, Begoña Vicario (Euskal Herria).

 

  • Giza Eskubideen saria: “Princesa de hielo”, Pablo Guerrero (Espainia).

    • Aipamen berezia: “A drowning man”, Mahdi Fleifel (Grezia, Erresuma Batua, Danimarka, Arabiar Emirerri Batuak).

 

  • Genero Berdintasunaren saria: “Las mujeres decididas”, Higinia Garay eta Itxaso Díaz, (El Salvador, Honduras, Espainia).

    • Aipamena:  “Batallas íntimas”, Lucía Gajá (Mexiko).

 

  • Emakume batek egindako obrarik onenaren saria: “Batallas íntimas”, Lucía Gajá (Mexiko).

    • Aipamena: “Areka”, Begoña Vicario (Euskal Herria).

 

  • Garapen Iraunkorraren saria: “La colere dans le vent”, Amina Weira, (Niger, Frantzia, Benin).

    • Aipamena: “No tenemos miedo”, Glenda Alexandra Castro Torres, William Alberto Gómez Méndez, Kevin Guzmán Andrade, (El Salvador).

 

  • Kultura-artekotasunaren saria: “Salveger”, Angélica Germaná Bozza (Alemania, Turkia, Italia).

    • Aipamena: “Negra soy”, Laura Bermúdez (Honduras).

 

  • Invisible Express saria: “Itzarri”

    • Aipamena: “La cura”

 

  • Invisible Expres publikoaren saria: “Conscius”

 

  • Publikoaren saria: “Behind India, una mirada desde sus movimientos sociales”, Fernando Vera Moreno (Espainia)

 

  • Balio Hezkuntzaren saria: “Debout Kinshasa”, Maitre Sébastien (Boli Kostako Errepublika, Frantzia, Kongoko Errepublika Demokratikoa).

 

  •  “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren saria: “Dancing with Mónica”, Anja Dalhoff  (Danimarka).

    • Aipamen berezia: “Claudia tocada por la luna”, Francisco Aguilar (Txile).

       

       

       

       

       

       

       

       

       

Please reload

POST RECIENTES:
Please reload

Envianos tu mail y así podremos informarte brevemente sobre todas las noticias que puedan ser relevantes para ti sobre nuestros proyectos y actividades.

Contacto

Oficina - Edificio INNOBAK

Beurko Viejo, 3 - Pabellón 38- Ofi. 12 KCD

CP 48902 - Barakaldo - Bizkaia 

Teléfono - 94 602 46 68

Fax - 94 602 46 68

E-mail - info@kcd-ongd.org

 

Delegación - C/ Artasamina Nº5, 4ºA

CP 48007 - Bilbao - Bizkaia

© Kultura Communication y Desarrollo KCD - ONGD