Eraikitzen ari garen bideak
12+1 Kolektiboa
Eraikitzen ari garen bideakKultura Communication Desarrollo – KCD GGKEk funtsezko tresnatzat jotzen du Gizarte Eraldaketarako Komunikazioa kulturartekotasuna, aniztasunarekiko errespetua eta desberdintasunarekiko enpatia sustatzeko. Eraikitzen ari garen bideak erakusketak estrategia horri erantzuten dio, eta 12+1 kolektiboak elkarlanean sortutako argazki-proiektu artistiko bat da, Angelica Dass artista bisualak eta Euskadin bizi diren 21 eta 25 urte bitarteko 12 gaztek osatua. Argazki intimista baten bidez, gazteriarekin, immigrazioarekin, identitateekin, ametsekin, kidetasunarekin, familiarekin edo adiskidetasunarekin lotutako gaiak aztertu dira. Emaitza askotariko formatuetan egindako argazki-erakusketa bat izan da, iraganari begira, etorkizun kolektibo batean pentsatuz oraina erakusten duena. Prozesuan zehar, familia-albuma erabili da. Teknika horren bidez, hainbat kulturatako esperientzia pertsonalak erakusten dira, gizateriaren alderdi partekatuak azaleratuz, eta horrek pertsonen arteko konexio emozionala errazten du. Erakusketak puzzle bizi bat erakusten digu, gogoeta egitera gonbidatzen gaituena eta giza bizitzaren aniztasuna eta aberastasuna errespetatzeko dei gisa agertzen dena.

Egunkaria
Deskargatu hemen gure egunkaria.
Ontziak










Roll ups














