IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKZIOAREN BIDEZ GIZARTEA ERALDATZEKO KOMUNIKAZIOA BULTZATZEN

2019an, proiektuan parte hartzen duten Salvadorko bi erakundeek ikus-entzunezko 2 produkzio-etxe eraiki, ekipatu eta jarri dituzte martxan, eta haiekin borroka mediatikoa hasi dute El Salvadorreko komunikabide handien hegemoniari aurre egiten laguntzeko.

ACUAren kasuan, Bálsamo TV produkzio-etxea ikus-entzunezko produktuak sortzen ari da, hainbat kanal eta saretan banatzeko. Produktu horien bidez, hainbat gatazka lantzen dira, hala nola ura, lurraldearen defentsa eta abar. Gainera, komunikatzaile komunitarioen prestakuntzaz arduratuko den talde teknikoa osatu da, eta horiek izango dira lurraldeetatik informazioa sortzeko arduradunak.

Bestalde, Maiz taldeak erritmo motelagoan egin du aurrera, eta ekoizpen-lanerako prest dauden produkzio-etxearen instalazioekin amaitu du urtea. Prozesu hori indartzeko, Nazioarteko Komunikazio Topaketa antolatu zen 2019ko azaroan. Bertan Erdialdeko Amerikako hainbat eragilek parte hartu zuten, eta RT kanal errusiarraren esperientzia dugu.

Proiektuak 599.999,21 euroko laguntza finantzarioa du AVCDren aldetik, hau da, proeiktu osoaren finantzazioaren kostu osoa 750.234,51 eurokoa da.

© Silvia Agrafojo, Olatz Zubiaurre, Ane Alvarezek eta Gorka Lópezek egina, 2020

Pribatutasun Politika