Noticias

📽️ 18 FICI Bilbao 2026 – Epaimahai hautagintza 🧑🏽‍⚖️

Lagun agurgarriok:

Kultura Communication y Desarrollo “KCD” GGKEk urriaren 15etik 22ra bitartean ospatuko den 2026ko Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 18. Jaialdiko Epaimahaiarentzako hautagaiak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.

Erakundeek edo pertsona interesatuek parte hartzea zein kategoriatan gustatuko litzaiekeen komunikatu behar digute. Okupatuta egotekotan, beste bat proposatuko genioke. Hautagai-2026ko ekainaren 15ean itxiko da.

Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Garapen Gizatiarra, Interkulturala, Bidezkoa eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKE-ekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua.

Guztira 21 pertsona izango dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak), 3ko taldeetan banatuta jaialdiaren kategoria bakoitzeko:

IRAUNKORTASUNA

GIZA ESKUBIDEAK 

EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LAN ONENA

KULTURARTEKOTASUNA

GENERO EKITATEA 

EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENA

INVISIBLE EXPRESS

Lanen ikuskaldia errazteko, iraileko lehen hamabostaldian pertsona bakoitzari interneten zeharreko ikuskatzeko sarbide gakoak bidaliko zaizkio bere kategoriaren lanekin.

Epaimahaiaren deliberamenduak 2026ko urriaren 17an, larunbata, goizean, egingo dira. Geroago, bazkari bat antolatuko dugu iritzi gehiago trukatu ahal izateko.

* Deliberamendura joatea derrogorrezkoa da.

Erakundeek edo pertsona interesatuek bere proposamenak bidali behar dizkigute administracion@kcd-ongd.org helbideari hurrengo informazioarekin:

  • Pertsonaren izen eta deiturak
  • Jaialdiaren katalogorako argazkia
  • 5 lerro gehienez duen curriculuma, katalogoan argitaratzeko

Hona hemen azken edizioaren bideo laburra.

👉🏽 AFTERMOVIE – 2025eko Bilboko 17. Zinema Ikusezniaren Nazioarteko Jaialdia.

Gure web-orrian aurreko edizioko jaialdiaren informazioa ikus dezakezue: 

Eskerrik asko, zuen proposamenen zain geratzen gara.

Besarkada bat,

To top
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.