Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEak EHUren Uda Ikastaroetarako antolatutako topaketak imajinario sozialen eraldaketa sustatzen du, kulturen arteko elkarrizketaren bidez eta ondarearen, ekonomiaren eta genero-ikuspegia duen komunikazioaren inguruko ezagutzen transferentzia eginaz.
Xede horrekin, gai horietan adituak diren Kubako, Senegalgo, Kolonbiako, Mexikoko eta Euskal Herriko emakume talde zabala elkartuko da.
Oraingoan ere, ikastaro/topaketa horiekin, Nazio Batuek proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) hauen aldeko ekintza egingo du KCD GGKEk:
- 5. Genero-berdintasuna lortzea.
- 10. Herrialdeetako eta herrialdeen arteko desberdinkeria murriztea.
- 11. Hiri eta erkidego jasangarriak sustatzea.
- 16. Gizarte justu, bakezale eta inklusiboak sustatzea.
- 17. Helburuak lortzeko itunak sortzea.
- 18. Gizartea Eraldatzeko Komunikazioa sustatzea (KCD GGKEren helburua).