Organizazio egitura

EZAGUTU GURE LAN-TALDEA


J. Carlos Vázquez Velasco Zuzendaria

1988az geroztik, Nazioarteko Lankidetzaren eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzaren arloan egiten du lan. Munduko hainbat bazterretako Zinema Sozialaren jaialdietan epaimahaikide izan da, eta garapenerako tresna gisa komunikazioari buruzko tailerrak eta hitzaldiak eman ditu.

Ikus-entzunezko tresnen bidez sentsibilizazio-jarduerak diseinatu eta gauzatzeko esperientzia zabala du, baita zinema sozialaren esparrua eta nazioarteko erakundeekin egindako lana sakon ezagutzeko ere. Lan-taldeen koordinazioan eta zuzendaritza-lanetan ere esperientzia handia dauka.

KCDn erakundeko lan-taldea koordinatzen du, bai eta Euskadin gizartea eraldatzeko hezkuntza- eta komunikazio-ekintzak zein garapenerako nazioarteko lankidetza-proiektuak ere.

director@kcd-ongd.org


Leire Pascual Basauri Idazkari Teknikoa

Zuzenbidean lizentziatua (Zuzenbide Pribatuan espezializatua) Deustuko Unibertsitatean. Abokatu-lanbidearen eta Jardun Juridikoaren Masterra Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak emana. Genero-berdintasuneko teknikari profesionala ere bada. Abokatu-bulego profesionalean eta Udaleko Kontsumitzaileen Arretarako Bulegoan aritu da.

Administrazio- eta kontabilitate-kudeaketan, herritarren arretan eta gatazken konponketan, langileen kudeaketan eta prestakuntzan, baita material didaktikoak prestatzeko orduan ere esperientzia zabala du.

KCDn administrazio-kudeaketa egiten du, boluntariotza eta praktiketako ikasleak koordinatzen ditu, eta Euskadin gizartea eraldatzeko hezkuntza- eta komunikazio-jarduerak gauzatzen parte hartzen du.

administracion@kcd-ongd.org


Joseba Villa González GEH Teknikaria

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Migrazioetan master ofiziala eta Garapenerako Lankidetzan espezialista (UPV/EHU).

Garapenerako Lankidetzaren sektorean esperientzia zabala, Euskadin zein Latinoamerikan eta Afrikan bertan.

KCDn, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzako proiektuen formulazioa, jarraipena, justifikazioa eta ebaluazioa egiten ditu hainbat euskal erakunde publikoren aurrean.

joseba@kcd-ongd.org


Ainhoa Pérez-Arrospide Navallas GEH Teknikaria

Zuzenbidean eta Enpresen Administrazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, eta Aminata Hezkuntzarako eta Kulturarako Euskal Elkarteko lehendakaria.

Garapenerako Lankidetzaren sektorean esperientzia esanguratsua du, Euskadin zein Senegalen bertan, FAOrekin lan eginda eta tokiko garapen-komunitarioko elkarte bateko kide gisa.

KCDn, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzako proiektuen formulazioa, jarraipena, justifikazioa eta ebaluazioa egiten ditu euskal erakunde publiko ezberdinen aurrean.

ainhoa@kcd-ongd.org


Gorka López Arantzamendi Produkzio arduraduna

Ikus-entzun Komunikazioko gradua Euskal Herriko Unibertsitatean.
Zinema Zuzendaritzako masterra Catalunyako Zinema eta Ikus-entzunezko Goi Eskolan (ESCAC).

KCDn, gizarte izaeradun ikus-entzunezko formakuntzak gauzatzen ditu. Gizartea eraldatzeko hezkuntza- eta komunikazio-jardueren produkzioan zein exekuzioan parte hartzen du. Horrekin batera erakundearen ekitaldien ekoizpenaz zein iku-entzunezkoen kudeaketaz arduratzen da.

produccion@kcd-ongd.org


Anabell Cedeño Carrasco Nazioarteko Lankidetzako Teknikaria

Soziologian lizentziatua Habanako Unibertsitatean. Garapen Sozialeko masterra Latinoamerikako Gizarte Zientzien Fakultatean (FLACSO, Kuba).

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren sektorean esperientzia zabala du, Latinoamerikako eta Afrikako hainbat herrialdetan.

KCD ONGDn, Kuban, El Salvadorren eta Egipton garatzen diren garapenerako nazioarteko lankidetzako proiektuen formulazioa, jarraipena eta justifikazioa koordinatzen ditu.

anabell@kcd-ongd.org


Amaia Laforga Peña Nazioarteko Lankidetzako Teknikaria

Giza Nutrizio eta Dietetikan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
Osasun Publikoko Master ofiziala UPV/EHUn.
Garapenaren Berdintasuna eta Ekitatea Masterra Vicko Unibertsitatean.
Nazioarteko Lankidetza Proiektuen Kudeaketan Unibertsitate-espezialista (UNED).

Latinoamerikan, Afrikan eta Euskadin garatzen den Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia du.

KCD ONGDn nazioarteko lankidetzaren arloan dihardu, Kolonbia, Mexiko eta Senegalen proiektu-zikloaren kudeaketaren arduradun gisa, eta KCD ONGDren Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzako ekintzekin lotura egiten du.

amaia@kcd-ongd.org


To top
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.