
Duración: 8 horas, 4 sesiones (2 horas por sesión)
Ordutegia: Ez jarraia. 2 asteko tartea saioen artean, lehen eta bigarren astean aste bateko tartea.
Beharrezkoa: 2 edo 3 ikasleko taldeko ordenagailu bat.
Tailerraren edukia:
1. SAIOA: Gizarte eraldatzerako komunikazioaren inguruko kontzeptuak eta bideo baterako ideia baten garapenaren (gidoia adibidez) inguruko kontzeptuen azalpena.
- Etxerako lanak: 3 minutuko film labur baterako gidoia idatzi behar dute saioen arteko astean.
2. SAIOA: Grabazioari eta errodajeari buruzko kontzeptuen azalpena eta mugikorrarekin filmatzean datzan ariketa praktikoa.
- Etxeko lanak: Euren gidoian oinarritutako film laburra grabatu behar dute saioen artean dauden bi asteetan zehar. (soilik planoak grabatu)
3. SAIOA: Bideoen edizioa ikasten da programa jakin bat erabiliz.
- Etxerako lanak: Saioen arteko bi asteetan film laburra editatu behar dute. (Komenigarria izaten da ikasleek saioen artean erabilitako ordenagailu edo informatika gela erabiltzeko aukera izatea.)
4. SAIOA: Gauzatutako bideon aurkezpena klasekideen aurrean eta emaitzen inguruko solasaldia.