Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEak EHUren Uda Ikastaroetarako antolatutako topaketak imajinario sozialen eraldaketa sustatzen du, kulturen arteko elkarrizketaren bidez eta ondarearen, ekonomiaren eta genero-ikuspegia duen komunikazioaren inguruko ezagutzen transferentzia eginaz.
Xede horrekin, gai horietan adituak diren Kubako, Senegalgo, Kolonbiako, Mexikoko eta Euskal Herriko emakume talde zabala elkartuko da.
Oraingoan ere, ikastaro/topaketa horiekin, Nazio Batuek proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) hauen aldeko ekintza egingo du KCD GGKEk:

  • 5. Genero-berdintasuna lortzea.
  • 10. Herrialdeetako eta herrialdeen arteko desberdinkeria murriztea.
  • 11. Hiri eta erkidego jasangarriak sustatzea.
  • 16. Gizarte justu, bakezale eta inklusiboak sustatzea.
  • 17. Helburuak lortzeko itunak sortzea.
  • 18. Gizartea Eraldatzeko Komunikazioa sustatzea (KCD GGKEren helburua).

To top
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.