
YASMINE CHOUIKH
YASMINE CHOUIKH
Aljerren jaioa, 14 urterekin hasi zen filmatzen eta gidoiak idazten. Arteak eta giza zientziak ikasi zituen eta psikologian eta hezkuntza zientzietan graduatu zen. Kazetari gisa lan egiten du, 2005etik Aljeriako telebista nazionalean zinema-telebistako programa bat aurkezteaz gain. Film laburretarako gidoi batzuk idatzi ditu, eta horietako bi zuzendu ditu: The Door eta djinn. Taghiteko (Aljeria) Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko arte zuzendaria da, eta Orango (Aljeria) Arabiar Zinemaren Nazioarteko Jaialdian film laburrak eskaini ditu.

AMAL RAMSIS
AMAL RAMSIS
Dokumentalista egiptoarrak, “Klaketa Árabe” ekoiztetxearen bitartez, Kairoko (Egipto) Emakumeek egindako Nazioarteko Zinemaldia zuzentzen du. 2013tik, KCD GGKEren lankidetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, Europako beste erakunde batzuekin batera. Eguneroko foroetan egongo da zuzendariekin batera, ekitaldia aurkezteko eta zuzendariekin eztabaida moderatzeko.

LOLITA CHÁVEZ
IXCAQUIC
LOLITA CHÁVEZ IXCAQUIC
Lider indigena, bizitzaren eta lurraldearen defendatzailea, Guatemalako K ‘iche’ s Herrien Kontseiluko ordezkaria eta feminismo komunitarioaren zati bat. 2017ko Euskal Lankidetzaren Ignacio Ellacuria Saria irabazi berri du.
Ekainaren 6an, asteazkena, 19:45ean, “500 years” dokumentala aurkeztuko du. Bertan, Guatemala inflexio-puntu batera eraman zuen historia epikoa kontatzen da, Ríos Montt jeneralaren genozidio-epaiketatik Otto Pérez Molina presidentea boteretik kendu zuen herri-mugimendura.

REINE MITRI
REINE MITRI
Reine Mitri Libanon jaio zen, eta bertan bizi eta lan egiten du. Idazlea, zuzendaria eta ekoizlea da. Bere filmek memoria pertsonala eta kolektiboa dute ardatz, eta, betiere, intimitatea eta publikoa uztartuz, ondoezen arrazoiak sakontzen dituzte, bai maila pertsonalean, bai herrialde mailan. Azken hamabost urteetan Beiruten bereziki eta Libanon oro har izandako aldaketak dokumentatu ditu, herrialdearen memoria ezabatzeko ahalegin ofizialak frogatuz.
Osteguneko 19:45etan izango da “Lost in paradise” dokumentala aurkezteko. Ondoren solasaldi bat izango da emakumeei eta mundu arabiarrari buruz.