
ANJA KOFMEL
ANJA KOFMEL
Zine-zuzendari honek, Züricheko Arteen Unibertsitatean (ZHdK) ikastaroak egin ondoren, animazioa ikasi zuen Luzernako Diseinu eta Arte Eskolan (HSLU). 2008an, ikusizko diseinuan diploma jaso zuen. Chrigi bere diploma-film txalotuak Chris the Swiss anima-doc amaitu berriaren gai bera jorratu zuen.

MARIE CLEMENCE PAES
MARIE CLEMENCE PAES
Malgache eta frantses nazionalitatea ditu, eta Marie Clemence Paessek Madagaskarren eman zuen haurtzaroa. Soziologia eta marketin gradua ikasi zuen Sorbonako CELSA unibertsitatean. 1988an, Cesar Paess bere senar brasildarrarekin batera, Laterit Productions ekoiztetxea sortu zuen, The Whistle (2004, As Thiam), Mahaleo (2005, Paes and Rajaonarivelo) eta Ady Gasy (2015, Nantenaina) filmak ekoiztuz. Fahavalo da zuzendari gisa egin duen lehen filma.

AMÉLIE LEGRAND
AMÉLIE LEGRAND
Berlinen (Alemania) bizi den biolontxelista, abeslaria eta konpositore frantziarra da. Eszena musikal ezberdinetan aktiboa da, musika arabiarra, inprobisazio askea eta filmetako partituren konposizioa barne.
Améliek Rudar de Hanna Slaken musika konposatu zuen. Nazioarteko 20 zinema jaialditan saritu zuten eta Eslovenian eta Italian estreinatu zuten.

AMAL RAMSIS
AMAL RAMSIS
Dokumentalista egiptoarrak, “Klaketa Árabe” ekoiztetxearen bitartez, Kairoko (Egipto) Emakumeek egindako Nazioarteko Zinemaldia zuzentzen du. 2013tik, KCD GGKEren lankidetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, Europako beste erakunde batzuekin batera. Eguneroko foroetan egongo da zuzendariekin batera, ekitaldia aurkezteko eta zuzendariekin eztabaida moderatzeko.