
DINA NASER
DINA NASER
TINY SOULS
Dina Naser jatorri palestinarreko zuzendari eta ekoizle jordaniarra da, Arte eta Diseinu Grafikoan lizentziatua.
Bere obsesioa itxuraz arruntak diren baina, pixkanaka, ezohikotzat hartzen diren bizitzen istorioak dokumentatzea izan da. Askotan jorratzen dituen gaiek harremana dute bere jaioterriarekin, Palestinarekin, eta maitasun handiz hurbiltzen da hainbat giza komunitate eta ekosistematara.

TALI YANKELEVICH
TALI YANKELEVICH
MEU QUERIDO SUPERMERCADO
Tali dokumentalen zuzendaria eta editorea da São Paulon. Dokumentalen zuzendaritzan maisutza egin zuen eta hainbat filmen sortzailea izan da: “The perfect fit” eta “The housekeeper”, besteak beste.

MARWA ZEIN
MARWA ZEIN
KHARTOUM OFFSIDE
Zinema zuzendari eta gidoigilea da eta Kairon bizi izan zen. Hainbat film labur ekoitzi ondoren, bere lehen pieza luzea egitea erabaki zuen: KHARTOUM OFFSIDE

Lina Soualem
Lina Soualem
Zuzendaria / Bye Bye Tiberias
Parisen jaiotako zinemagile eta aktore frantziar-palestinar-aljeriarra da. Historia eta Zientzia Politikoak ikasi ondoren, kazetaritzan hasi zen lanean, eta programatzaile gisa zinema-jaialdietan, zinemarekiko eta gizarte arabiar garaikideen ikasketarekiko interesak konbinatzen saiatuz.
Gaur egun, bere bigarren film luze dokumentala garatzen ari da, eta beste zinema-proiektu batzuetan egile eta zuzendari laguntzaile gisa lan egiten du..

ITXASO DIAZ
ITXASO DIAZ
Bideogilea, dokumentalista eta ikus-entzunezko komisarioa. Bizitza-istorioen diseinuan, narratiban eta ikus-entzunezko alfabetizazioan espezializatua. Euskarri filmikoa lantzen du, batez ere; euskarri horren bidez, lurralde, komunitate eta kolektiboen memoria partekatua jasotzen duten dokumentalak eta mikrobideoak egiten ditu.
2004. urteaz geroztik, kultura-kudeaketan dihardu, ikus-entzunezkoen erakusketarekin lotutako proiektuak diseinatzen, koordinatzen eta komisariatzen.

ANDREA STAKA
ANDREA STAKA
MARE
2006an Locarnoko 59. Nazioarteko Zinemaldian Golden Leopard saria irabazi zuen Das Fräulein filmarengatik.
Bere lanen artean daude: “Das Fräulein” (2006), “Mare” (2020) eta “Cure: The Life of Another” (2014)

AMAL RAMSIS
ANJA KOFMEL
Abokatu, zuzendari eta gidoilari egiptoarra da. “Maan” Emakumeen Ikasketa Zentroaren (Juntas) sortzaileetako bat da eta zinema ikasi zuen Madrilen.
Granadako Goi Ikasketetako Euroarabiar Fundazioak eta Arabiar Zinemaren Jaialdiak saritu dute, eta Kairoko Emakumeen Nazioarteko Zinemaldia sortu zuen dokumentalista da.