Genero-desberdintasunaren ebidentziaren aurrean, Kultura Comunicación eta Desarrollo KCD GGKEk hainbat gune jarri ditu martxan ikus-entzunezko komunikazioaren arloan emakumeen jabekuntza indartzeko.
Bideo-tailer partizipatiboa tresna honi buruzko jakinmina izan arren, erabiltzen ez duten emakumeentzat da.
Tailerraren bidez, parte-hartzaileek ikus-entzunezko tresnei buruzko ezagutza areagotu dezakete beren istorioak kontatzeko. Tailerraren helburua ikus-entzunezko bat egiterakoan kontuan hartu beharreko arlo guztiak jorratzea da.
Tailer hau emakume izatea eta ikus-entzunezkoak egitearen inguruko gogoeta sakonago gisa planteatu da, historikoki sakonki maskulinizatutako eremua baita.
Tailerraren egiturak hiru arlo lantzen ditu:
· Teoria eta testuingurua: ikus-entzunezkoa eta emakumea.
· Praktika eta ekoizpena: grabazioa eta gidoilaritza.
· Postprodukzioa: talde-edizioa.
Jarduera honetan, oinarrizko alderdi teknikoak landuko dira, eta, aldi berean, baterako lan esperientzia eskainiko da, edukiak zein gogoetak talde gisa sortuz. Prozesuaren emaitza parte-hartzaile guztien artean egindako bideoa izango da.
Izen ematea doakoa izango da eta grabaziorako tresna beharko da soilik, mugikorra edo argazki kamera (reflex) edo bideo kamera.
Datak: 2021eko apirilaren 26tik 30era arte.
Ordutegia: 17:00 – 21:00.
Hizkuntza: Gaztelaniaz. Lekua: Bilborock-en, Meseedetako Kaia, 48003 Bilbo. Leku mugatuak: 9 pertsona. Irakaslea: Itxaso Díaz.
IZENA EMATEAKO: https://forms.gle/jpP2vHAqojDChnxf7
Comments