Prestakuntza gune hau gure mugimenduei, gure erakundeei, gure kanpainei buruzko hausnarketarako gune izateko asmoarekin diseinatu da. Beste pertsonekin munduko injustizien aurka egiteko eta jarduteko moduak partekatzeko eta hortik gure borrokak nola hobetu eta lotu ditzakegun ikusteko espazio bat da. Horrelako galderak: Nola hobetu dezakegu gure estrategien, gure borroken eraginkortasuna? Nola hobetu dezakegu gure lana besteekin? Nola pasa gaitezke mugimendu erreaktiboak izatetik helburuzko mugimendu izatera? Betiko bidelagun gaituzte giza eskubideen defendatzaile gisa. Prestakuntza hau kanpaina eta mugimendu aktiboen adibide konkretuetatik egituratzen da, zeinetan parte hartzen dugun, indarkeriarik gabeko borroka estrategia baten diseinuan forma eta funtsezko elementu batzuk proposatuz, gure mugimenduen antolakuntza hobetzen laguntzen dutelakoan. Prestakuntza honetan parte hartzen duten pertsonak beraien kanpaina zehatzekin etorriko dira eta prestakuntza-proposamena kanpaina horietara egokitu nahian arituko dira, inork ez baitu testuingurua hobeto ezagutzen bertan parte hartzen dutenek baino.
Aldaketarako antolatzea: indarkeriarik gabeko estrategiak

PROIEKTUAK - KUBA
HABANA 500: HABANA ZAHARREKO HIRIGUNE HISTORIKOAN GARAPENA, KOMUNIKAZIOA ETA KULTURA INTEGRALA SUSTATZEN DITUZTEN SORMEN-ESPAZIOAK
Proiektua bizirik daraman lehen urtean zehar, Habana Espacios Creativosek hartuko duen eraikina zaharberritu eta egokitzeko obrek ezarritako plangintza bete dute, eta eraikina ia amaituta dago. Hain zuzen, aurrerapenari esker, beheko solairua inauguratu ahal izan da. Bertan erakusketak, flamenko-tailerrak eta hainbat kultura-jarduera egin dira.
Aurten, gainera, lizitazioak, erosketak, altzariak eta ekipamendua bidali dira, eraikinaren hiru solairuak egokitzeko. Horrela, dena prest dago Habana Espacios Creativos arte-sorkuntzako lantegi gisa eratu ahal izateko, hiriko artista gazteei lan-tailerrak eskainiz.
Helburu hori lortzeko, sormen- eta prestakuntza-prozesuetako bekadunen lehen hautaketa egin da. Bestalde, Tomás Gutiérrez Alea zentroko eraikinak zaharberritze-lanak amaitu ditu, eta 2019ko abenduan inauguratu zuten. Era berean, ikastetxean lanean hasteko behar diren ekipamendu eta altzariak identifikatu dira.
Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (AVCD) finantzazioari esker gauzatzen ari da. Horrek 599.699,52 euroko ekarpena egiten du, 757.121,11 euroko aurrekontu osotik.
HABANA ZAHARRAREN GARAPEN INTEGRALA SUSTATUZ, ONDAREAREN GOZAMENERAKO ETA BABESERAKO, GIZARTEA ERALDATZEKO KOMUNIKAZIO-TRESNEN BIDEZ
Habana hiriko ZPCko hiri- eta kultura-ingurunea hobetzen ari da. Horretarako, eta gizarte-eraldaketarako komunikazio-tresnak erabilita, proeiktu honek abian jarriko du dauden tresnak zabaltzeko prozesu bat. Helburua, KBBen ondarea babestea eta haren kudeaketa parte-hartzailea egitea da.
Era berean, hiri bati bizitzeko moduko leku izaera ematen dioten funtsezko elementuetako bat denez, proiektu sozio-kulturalak garatzeko espazio artikulatuak sustatzen ditu, komunitateak zuzenduak eta emakumeak buru dituztenentzat protagonismo berezia dutenak.
Eta, azkenik, Historialariaren Bulegoen Sarearen komunikazio-estrategia bat bultzatzen du. Estrategia hori astero egingo den telebista-saio batean islatuko da, eta nazioan eta nazioartean hedatuko du Habanako ondare materiala eta immateriala.
Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) finantzaketari esker gauzatzen ari da. Agentzia horrek 751.396,48 €-ko aurrekontutik 597.469,85 €-ko ekarpena egiten du.
HABANA ZAHARREKO ZENTRO HISTORIKOKO EMAKUMEEN GIZARTERATZE SOZIOKULTURALA SUSTATZEA, KULTURA-ONDAREAREN KUDEAKETAREN ETA ARRETA PSIKOSOZIALAREN BIDEZ, GENERO-IKUSPEGIAREKIN
Emakumeak gizarteratzen, kultura- eta ekonomia-arloan laguntzen du, kultura-ondarearekiko loturatik eta haien ahalmenak garatzetik abiatuta, genero-eskubideen eta -ekitatearen ikuspegitik.
Habana Hiriko Historialariaren Bulegoaren (OHCH) eraginpeko lurraldeko kultura-ondarearen kudeaketan genero-estrategia bat transbertsalizatzen du. Bulegoa, zentro historikoko ondare materialaren eta immaterialaren garapena kudeatzen duen erakundea da, eta kalteberatasun-egoeran dauden emakumeei arreta psikosoziala emateko gune bat ezartzen du.
Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) finantzaketari esker gauzatzen ari da, 849.236,18 €-ko aurrekontutik 600.000 €-ko ekarpena egiten baitu.
HABANAKO ERDIGUNE HISTORIKOKO EMAKUMEEN GIZARTERATZE EKONOMIKO ETA SOZIALA SUSTATUZ
Lurraldeko emakumeek baliabide ekonomikoak eskura izatea sustatzen du, beren ahalduntze ekonomikoa eta autonomia sustatzeko bide gisa, tokiko bi garapen-proiekturekin lotutako ekintzailetza sortzaileetan parte hartuz eta laneratuz (Erroez haraindiko proiektua eta Arte Corte proiektua).
Sormen-ekonomiak sustatzen laguntzen du, Afrikako nortasuna eta kultura erreskatatzeko eta babesteko eta, oro har, Zentro Historikoaren kultura- eta ondare-balioak babesteko. Halaber, lurraldeko emakume ekintzaileen gaitasunak indartzen ditu, eta emakume horietako batzuek gidatutako tokiko garapen-proiektu berriak sortzeko beharrezko aholkularitza eta laguntza eskaintzen ditu.
Prestakuntza-ekintzak egingo dira, lurraldeko emakumeek lanbidean aurrera egin dezaten, batez ere afrikar ondorengoek, egoera ahulean dauden emakumeek eta emakume ekintzaileek. Gainera, komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak, tokiko garapen-proiektuak gidatzen eta kudeatzen dituzten emakumeen lana ikusaraziko da. Bestalde, arraza- eta genero-estereotipoak deseraikitzen lagunduko duten prestakuntza-ekintzak ere antolatuko dira, emakumeak gizarte-, ekonomia- eta lan-arloko partaidetza-eremuetan gehiago txertatzearen aurka egiten dutenak.
Proiektua Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) finantzaketari esker gauzatzen ari da, guztira 284.108 €-ko aurrekontutik 263.964 €-ko ekarpena egiten baitu.