EPAIMAHAIA
EMAKUMEAK EGINDAKO LANIK ONENA

Beatriz Velilla
Bilbon jaio zen, eta eszena-zuzendaria, dramaturgoa, gidoilaria eta ikus-entzunezkoen produktorea da. Gainera, ibilbide sendoa du antzerki garaikidean eta zinema-sorkuntzan. Zuzendaritzako eta Dramaturgiako egresatua da, Arte Dramatikoko Goi-mailako Errege Eskolan (RESAD, Madril), eta Gizarte Politikako Masterra ere badu (Deustuko Unibertsitatean, Bilbon). Antzerkian talde-sorkuntzako proiektuak sustatu ditu, hala nola Kontazazu!, Caos eta Migraaantes. Zineman hainbat proiektu idatzi, zuzendu eta produzitu ditu; besteak beste, El Palacio de las Pipas (Cine Dorén filmatua eta estreinatua), Pe. Con P de Parkinson eta Amaia film luzea, egun garatzen ari dena. Horrez gain, esperientzia handia du ikus-entzunezko produkzio jasangarrian, Green Manager gisa, hainbat proiektutan, eta irakaskuntzan egiten du lan. Kide da sektoreko HEMEN, GIDOI, DAMA, DOCMA, CIMA eta AAT elkarte profesionaletan.
Olatz Sánchez
Olatz Sánchez Lamikiz, Euskal Filologian lizentziaduna eta egun Gaztelania zein Euskara irakasle. Euskalgintzan, soziolinguistikan eta helduen euskalduntze alfabetatzean aritua; asanblada feministako kide eta ikastetxe bateko Hezkidetzako lan taldean ibilia. Género & Etnicidad diplomaturaren lehen edizioa Txileko Unibertsitatean, UAbierta ekinamenaren barruan.


Somaya Amiri
Haurtzaroan, errefuxiatua izan zen Iranen, eta 2008an itzuli zen Afganistanera, talibanak garaituak izan zirenean. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, baina zinema eta antzerkia dira benetan gustuko dituen alorrak. Afganistango emakumeek beren bizitzan dituzten erronkei eta tabuei buruzko hiru dokumental egin zituen. Era berean, Heraten, atzerriko bulego batzuekin lankidetzan, antzerki-prestakuntzako ikastaroak antolatu ditu neskatilentzat, eta Afganistango zenbait jaialditan hartu du parte. 2016an, antzezlan konprometitu bat egin zuen: Islama iraintzea leporatuta harrika eta erreta hil zuten neskatila bati buruzko lana zen, 2015eko benetako gertaera batean oinarritua. Handik gutxira, lehen saria eskuratu zuen film laburren jaialdi batean, eta, aretotik irtetean, bi ezezagunek labanaz eraso zuten.
GIZA ESKUBIDEAK
Irati Gonzalo Arana
Nazioarteko Harremanetako eta Gizarte Integrazioko graduak ditu, esku-hartze sozialean aritzen da migratzaileekin, eta giza eskubideen aldeko eta arrazakeriaren aurkako aktibista da. Hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin egiten du lan, borondatez eta profesionaltasunez, gizarte-bazterketaren eremuan. Gainera, nazioarteko lankidetzarekiko interes handia du, eta esperientziak izan ditu hainbat lekutan, hala nola Marokon, Txilen eta Kenyan. Gaur egun, giza eskubideen defendatzaileak babestearen alorrean ari da espezializatzen, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren eskutik. Era berean, aktiboki hartzen du parte gazteriari, ekintza sozialari eta kulturartekotasunari buruzko programetan.


Silvia Gutiérrez Vallejo
Jarduneko abokatua da 2003az geroztik, eta Bilbon du bulegoa. Eremu hauetan dihardu: zuzenbide penala, zibila (familiaren eta adingabeen arloa), fiskala, emakumeen gaineko indarkeria eta atzerritartasun-zuzenbidea. Egun, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Gobernu Batzordeko kide da, eta Atzerritartasun Zuzenbideko eta Espetxe Zuzenbideko azpibatzordeetako kidea Abokatuen Kontseilu Nagusian. Laneko esparrutik kanpo, atzerritartasun-zuzenbidearen eta giza eskubideen inguruko prestakuntza-saioak eman dizkie administrazio publikoetako eta erakundeetako kideei.
Iñaki Alforja Seoane
Iruñean jaio zen 1967an. Errealizadorea, gidoigilea eta argazki-zuzendaria da, 35 urte baino gehiagoko esperientzia du eta dokumental sozialean eta memoria historikoan espezializatu da. Telebistan, zineman eta publizitatean egin du bere ibilbidea, Afrikako eta Latinoamerikako kateekin, GKEekin eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan. Eguzki Bideoak kontrainformazioko kolektiboaren sortzaileetako bat da, eta haren lana giza eskubideekiko konpromisoak nabarmentzen du. Horren adibide dira, esaterako, Oskara, Ezkaba. La gran fuga de las cárceles franquistas, Bolante baten historia eta El vuelo de las libélulas lanak. Argazki-zuzendari gisa, El Drogas eta Matrioskas. Las niñas de la guerra dokumentaletan hartu du parte, eta lankidetza estuan aritu da Motxila 21 bandarekin. Gaur egun, dokumental bat ari da prestatzen, gerra zibilean desagertu zen Anastasini zirkuari buruz.

KULTURARTEKOTASUNA

Jone Casillas Jauregui
Beti gertatu zaio deigarri arlo soziala, eta, ogibide bihur zezakeela jakin zuenean, Gizarte Hezkuntzan graduatu zen eta Garapeneko eta Nazioarteko Lankidetzako Masterra egin zuen Hegoa Institutuan eta EHUn. Arestian abiatu du bere ibilbide profesionala, gizarte- eta hezkuntza-arloan eta ekintza humanitarioan. Peruko Amazoniako komunitate indigenen prozesu komunitarioetan zaildu da, baita egoera zaurgarrian dauden gazte eta emakumeei laguntzeko tokiko esku-hartzeetan ere. Bereziki interesatzen zaio kulturartekotasunaren eta giza eskubideen defentsaren alorretan lan egitea. Gaur egun, kulturartekotasun-teknikaria da Bilboko Udalean.
Jualiana Ribeiro
Arkitektoa eta hirigilea da Unibersidad Federal da Fronteira Sul unibertsitatean; Artearen Historian masterduna, Salamancako Unibertsitatean, eta Diseinu Grafikoan espezialista, California Institute of the Arts institutuan. Abdias Nascimento programako (CAPES, Brasil) gizarte-antropologiaren eta hiri-ikerlanen ikerketa-taldeko kide izan zen, 2018tik 2019ra bitartean. 2020an, Peabiru TCA proiektuan aritu zen elkarlanean. Proiektu horrek aholkularitza tekniko eta juridikoa ematen die gizarte-mugimenduei, Brasilen hiri eta etxebizitza duinak izateko eskubidearen alde. 2025ean, hirigile aritu zen NBEren migrazioetarako ingurumen-arriskuen taldean. Gaur egun, ikerketa antikolonial, antirrazista eta transfeministei eta LGTBIQPA+ ikerketei buruzko proiektu eta kolektibo independenteak koordinatzen ditu, ikuspegi intersekzional batetik parte hartuz, Rabiola Lab-en eta Colectivo Perifas-en bidez.


Pedro Rafael Noa Romero
Irakaslea, ikus-entzunezkoetako kritikaria eta kultura-sustatzailea da. Komunikazio Zientzietan egin zuen masterra, Habanako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean. Zinema latinoamerikarrari buruzko eskolak eman ditu Habanako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikabideen eta Zinemaren eta Zinema Dokumentalaren Historiaren Arteen Fakultatean. Zinema kubatarrari buruzko eskolak eman ditu Kanadako Queen unibertsitatean, eta zinema latinoamerikarrari buruzkoak gaztelanian espezializatutako ikasle txinatarrei. FIPRESCI eta SIGNIS epaimahaietako kide izan da, eta Habanako Unibertsitatearen alboko sariaren koordinatzailea (hamar urtez), Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Nazioarteko Jaialdian. Kultura-sustatzaile moduan zinema-taldearen koordinatzailea izan da Habanako Unibertsitateko unibertsitate-hedapeneko zuzendaritzan, eta kultura- eta argitalpen-zuzendaria Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan. Cucumí sariaren sortzailea eta koordinatzailea da, zeina hiru urtez entregatu baita Hezkuntza Zinemaren Nazioarteko Erakusketan.
IRAUNKORTASUNA
Elena Zani Mongelli
Milanen jaio zen eta lizentziaduna da Erakunde Publikoen Komunikazioan. Garapen Jasangarrian espezializatu zen Milango unibertsitatean, eta Soziologia Juridikoan Oñatin (EHUren masterrean). Antifaxista eta antisionista da. Bere lurrarekiko nostalgiaren eta Euskal Herriarekiko maitasunaren arteko orekan bizi da. Gaur egun, lankidetza-teknikaria da Bilboko Udalaren Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Sailean.


Eva Berra González
Greenpeace (ingurumena), Slow Food (elikadura jasangarria), eta Radio la Colifata eta Comme des Fous (osasun mentala) elkarteetako kide da, eta, horietan, berrikuntzaz ikasi du, jasangarritasunaren, ingurumenaren eta giza eskubideen errespetuaren, eta parte-hartze inklusibo eta aktiboaren ikuspegietan. Lizentziaduna da Kazetaritzan eta masterduna Oinarrizko Eskubideetan eta Botere Publikoetan, EHUn. Gaur egun, nahikotasunerako trantsizioaren aldeko Planeta Hau elkarte sortu berria garatzen dihardu; jasangarritasun-balioak transmititzen dizkie herritarrei, dokumentalen bidez. Zinemazale amorratua da, eta zinema gizartea aldatzeko ezinbesteko eragilea dela deritzo.
Gabriel López Martín
Ingurumeneko Zientzietan lizentziaduna. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurumeneko zerbitzuan jardun du lanean 2017tik, eta Bizkaiko Foru Aldundiko ingurumeneko teknikari da 2022tik. Beti oso kezkatuta ibili da arazo ekosozialengatik, eta hainbat ikastaro egin ditu arlo horretan. Elkarte batzuetan boluntario-lanak egin ditu, eta egun Bizizaleak konpartsa ekologistan dabil. Gainera, LGTBIQ+ mugimenduan ere militantea da, Ehgam Bilbon, hain zuzen ere. Horrez gain, oso sentsibilizatuta dago euskararekin, eta hizkuntza horren aldeko ekimenetan parte hartzen du. Zinemazalea eta mendizalea da aisialdian.

GENERO EKITATEA

Emilia Larrondo
Mexikon jaio eta hezi zen, eta soziologoa eta melomanoa da. Ikerketa- eta intzidentzia-prozesuak sortzen ditu, partaidetzan eta gorputz-adierazpenean oinarritutako metodologien bidez. Gai hauek aztertzen ditu: zaintzak eta erantzukizun kolektiboa, migrazioa, giza eskubideak, kulturartekotasuna, feminismo dekoloniala eta lurraldearen defentsa. 2024an «Cu-cumbia. Luchas en intersección: feminismo y antirracismo desde el cuerpo» proposamena garatu zuen, eta 2021ean «Bailoteo Crítico». Bere alderdi melomanoan, «Hija del Nopal» proiektua ehuntzen dihardu, musika tropikala zabaldu eta duintzea, batetik, eta ospakizuna topaketarako, dantzarako eta gozamenerako eremu moduan aldarrikatzea helburutzat hartuta.
Izaskun Inunciaga García
Nutrizionista da prestakuntzaz, eta Osasun Publikoko Masterra eginda dago; alabaina, ekintzaile-bihotza du, eta justiziaren aldeko borrokan konprometituta dago. Duela urte batzuk boluntario-lanak egin zituen Bilbotik Perura erakundean, Alto Trujillo barrutiko Defensoría de la Mujer erakundean, hain zuzen. Gaur egun, hezkuntza-teknikaria da Adeco Elkartea GGKEan, eta gizarte-eraldaketa sustatzeko proiektuak eramaten ditu aurrera Bizkaian. Etengabe ikasten ari den feminista da, eta emakumeen, amen eta haurren eskubideen aldeko ekintzailea.


M.ª Goretti Orbea Aizpitarte
Doktorea eta irakasle laguntzaile doktorea da, EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gizarte Hezkuntzako Graduan. Hainbat proiekturekin, programarekin eta erakunderekin aritu da lankidetzan: Garatu, EDE fundazioa, Urtxintxa Eskola, Zirrilda Emakume Elkartea… Gaur egun, partaide aktibo dute, hasieratik, irabazi-asmorik gabeko elkarte hauek: Matadeixe Zinetogram (AS/G/09015/2001) eta Mataderoa Espazio Kulturala (AS/G/06095/1996).
EUSKERA
Arrate Rojas Sarasketa
Ekonomia-irakaslea da bigarren hezkuntzan, eta haren ibilbidea gizarte-alorrari lotuta dago, bai arlo profesionalean, bai pertsonalean. Giza garapen jasangarriarekin, ekitatearekin eta hezkuntzaren bidezko sentsibilizazioarekin konprometituta dago, eta kontzientzia kritikoa sortzera bideratutako gizarte- eta hezkuntza-ekimenetan hartzen du parte. Zinema interesatzen zaio, gizartea eraldatzeko tresna iruditzen zaion aldetik.


Rebeca Ledesma Abáigar
Gizarte Lanean graduduna da EHUn, eta Berdintasun Teknikariaren eta Haur eta Nerabeen Tratu Onaren graduondokoak egin ditu. Musikako Ikasketa Profesionalak ditu, pianoko espezialitatean. Esperientzia handia du udaletako gizarte-zerbitzuetan, eta esku-hartze komunitarioaren esparruan gauzatzen du bere lan profesionala. Gaur egun, Getxoko Udaleko Gizarte Kohesioren Arloan egiten du lan, garapenerako lankidetzaren eta hezkuntzaren esparruetan. Giza eskubideekiko, gizarte-inklusioarekiko eta herritartasun kritiko eta parte-hartzailearen sustapenarekiko konpromisoak baldintzatzen du haren ibilbidea. Kulturako Eman minutu 1 lehiaketako epaimahaikide izan da, 2026an.
Lander Telletxea Armendáriz
Arte ederretan lizentziaduna EHUn eta gaur egun UNEDen filosofia gradua ikasten ari da. Zinegoak, Bilboko gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoetako nazioarteko jaialdiko lantaldeko kidea da 2015etik. LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko militantea da. Haren ustez, zinemak batzen ditu ondoen arlo politikoa, soziala eta artistikoa.

IKUSEZINA EXPRESS

Estibaliz Martinez Villabeitia
2010etik, EHUko Unibertsitate Lankidetzarako Bulegoko arduradun teknikoa da. Haren iritzian, unibertsitateak gizarte-eraldaketarako eragile estrategikoa izan behar du, eta erantzukizun handia du ezagutza kritikoa sortu eta zabaltzeko zereginean. Zinema onaz gozatzen du, batez ere errealitatetik elikatzen diren lanez, hausnarketa eta aldaketa sozialaren bidez errealitatean eragiten dutenez.
Nekane Castillo Eguskitza
Ingurumen-teknikaria da EHUko Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaritzan. Unibertsitate-komunitatean jasangarritasun-kultura sustatzen dihardu bertan. Ingurumen Zientzietan lizentziaduna eta Ekosistemen Zerbitzuetan doktore da EHUn. Lanbide-ibilbidean zehar, garapen jasangarriarekin, klima-aldaketarekin eta biodibertsitatearen kontserbazioarekin lotutako proiektuetan hartu du parte. Zinema jendea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko tresna dela deritzo, gizarte-eraldaketarako baliabidea dela.


Felipe García Esteban
Konpromiso Sozialeko teknikaria da EHUn, eta sinesten du goi-mailako hezkuntzak ikasgeletatik haratago joan behar duela, gizarte-eraldaketaren eragile izateko. Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaritzatik egiten du lan, arreta jasangarritasunean, dibertsitatean, inklusioan eta justizia sozialean jartzen duen unibertsitate-komunitate kritiko bat sustatzeko.