top of page

Hemen dauden pertsonak beren komunitatea eta etorkizuna ari dira eraikitzen Tabax Nité proiektuaren medio —hitz horiek «gizateria eraikitzea» esan nahi dute wolof hizkuntzan—. Hahatay elkarteak jarri zuen martxan 2020. urtean, Gandiolen, Senegal iparraldean. Espazio honek hainbat komunitate-azpiegitura ditu: osasun-zentro bat, emakumeen etxe bat, komunikazio-zentro bat, lanbide-heziketako aretoak eta baratze bat. Hau guztia adobea, lastoa, buztina, maskorrak eta birziklatutako materialak, hala nola, pneumatikoak eta beirazko eta plastikozko botilak erabilita eraiki dira. Guztia Gandiolen ekoiztua: lauzak, sabaiak, pintura, altzariak… Den-dena! Eredu komunitario honek emakume asko tradizioz gizonezkoenak izan diren lanbideetan hastea ahalbidetu du. Haietako batzuk ikastun gisa hasi ziren, eta, gaur egun, erantzukizuneko postuak betetzen dituzte. Hahatayn uste dute eraikuntza bizitzaren metafora ederra dela, ingurumenari, generoari, ezagutzaren hierarkiari, ekonomiari, identitateari, erresilientziari eta abarri buruz hausnartzeko aukera ematen duena. Kultura, Communication y Desarrollo KCD GGKEn konpromiso sendoa dugu nazioarteko lankidetzarekin, eragin politikoarekin eta gizartea eraldatzeko hezkuntzarekin eta komunikazioarekin (GEH). Besteak beste, garapen-prozesuetan laguntzen dugu. Senegalen konkretuki, Hahatay elkarteko lagunekin bat egiten dugu lan, honako hauen babesarekin: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza eta Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Area. Erakusketan, Tabax Nité eratzeko prozesuan parte hartu zuten pertsona ugari ezagutzeko aukera izango duzue. Irudiak Marta Moreiras eta Ina Thiam argazkilariak emandako tailerraren emaitza dira, argazkien egileak parte hartu duten gazteak direlarik.

GANDIOLEKO ERAIKITZAILEAK

WhatsApp Image 2022-10-21 at 18.15.14.jpeg
WhatsApp Image 2022-10-21 at 18.15_edite

Erakusketa montatuaren adibidea

bottom of page