Prestakuntza gune hau gure mugimenduei, gure erakundeei, gure kanpainei buruzko hausnarketarako gune izateko asmoarekin diseinatu da. Beste pertsonekin munduko injustizien aurka egiteko eta jarduteko moduak partekatzeko eta hortik gure borrokak nola hobetu eta lotu ditzakegun ikusteko espazio bat da. Horrelako galderak: Nola hobetu dezakegu gure estrategien, gure borroken eraginkortasuna? Nola hobetu dezakegu gure lana besteekin? Nola pasa gaitezke mugimendu erreaktiboak izatetik helburuzko mugimendu izatera? Betiko bidelagun gaituzte giza eskubideen defendatzaile gisa. Prestakuntza hau kanpaina eta mugimendu aktiboen adibide konkretuetatik egituratzen da, zeinetan parte hartzen dugun, indarkeriarik gabeko borroka estrategia baten diseinuan forma eta funtsezko elementu batzuk proposatuz, gure mugimenduen antolakuntza hobetzen laguntzen dutelakoan. Prestakuntza honetan parte hartzen duten pertsonak beraien kanpaina zehatzekin etorriko dira eta prestakuntza-proposamena kanpaina horietara egokitu nahian arituko dira, inork ez baitu testuingurua hobeto ezagutzen bertan parte hartzen dutenek baino.
Aldaketarako antolatzea: indarkeriarik gabeko estrategiak

EKIMENA SENEGALEN
Hemen dauden pertsonak gazte ekintzaileak dira. Saint Louis hirian eta Gandioleko landa-komunan bizi dira, Senegaleko iparraldean. Haietako bakoitzak proiektu pertsonala jarri du martxan, bere talentuak eta gaitasunak garatu eta, horri esker, irtenbide profesionala izateko. Beren ingurua irakurtzeko eta erantzunak bilatzeko gai dira denak, eta bizi diren testuingurua hobetzen laguntzen dute. Eta, bide horretan, funtsezkoak dira artea eta komunikazioa; izan ere, sormen-industriak garapen betean daude herrialde horretan. Hahatay son risas de Gandiol elkarteko taldeak koordinatuta, Massow Ka argazkilariak —«El Junior» arlo profesionalean— egin ditu argazkiak. Gainera, Saint Louiseko gazte ekintzaileetako bat denez, bera ere ageri da erakusketan. 2015az geroztik, eragin soziala duten tokiko ekimenak sustatzen eta babesten dihardu Hahatay elkarteak, eta Afrikako eta Europako gazteentzako prestakuntza-programetan hartzen du parte. Programa horien helburua gazteek kulturarteko enpresak sortzea da, baterako erronkei erantzun diezaieten. KCD GGKEk, Hahatayren euskal bazkideak, ahalegin horiek babesten ditu 2017az geroztik, euskal lankidetzaren bidez.
Rokhaya Diagne
Gandioleko (Senegal) Fëss Prod ikus-entzunezko ekoiztetxeko komunikazio-arduraduna.
Penda Dièye
Gandioleko (Senegal) Ndaje bi kafetegiko eta Pendista Traiteur catering-enpresako gerentea.
Assane Dièye
Gandioleko (Senegal) Mënenek baserriko gerentea. Baserri-eskola komunitarioa da, batetik, eta ekoizpen komertzialekoa, bestetik.

Mamadou Dia
Gandioleko (Senegal) Hahatay son risas de Gandiol elkartearen sortzailea eta idazlea.
Fatou Kane
Abokatu eta gidoilari gaztea. Senegaleko emakumeen eskubideei buruzko serie bat ari da egiten. Gandiolen (Senegal) oinarritzen da.
Aysatu Ndey Ayda Jòob
Heritage for Africa enpresaren sortzailea. Arte- eta kultura-proiektuak sortzen eta kudeatzen laguntzen du enpresak. Saint Louisen (Senegalen) dago.
Lika Seck
Gandioleko (Senegal) Defaratt komunitate-enpresako produkzio-arduraduna. Plastikoa birziklatzea da enpresaren jarduera.
Bathily Baye Fall
Modelo-agentzia baten eta Saint Louiseko (Senegal) Festimod jaialdiaren sortzailea.
Roger Sarr
Dantzari eta koreografoa, Saint Louiseko (Senegal) Ndar Urban Week hip hop jaialdiaren sortzailea.
Oumar Fall
Saint Louiseko (Senegal) Ndar Ndar Café kafetegiaren, arte-galeriaren eta arte-egoitzaren sortzailea eta gerentea.
Tekheye Ka
Landako emakume ekintzaileei laguntzen dien Impact Mama elkartearen sortzaileetako bat eta Gandioleko (Senegal) Aminata Kultur Etxeko zuzendaria.
Mami Mboup
Kazetaria eta Gandioleko (Senegal) Gëm Sunu Bopp FM irrati komunitarioko programen zuzendaria.
Massow Ka
Argazkilaria eta Saint Louiseko (Senegal) Ndar Nataal argazki-estudioaren sortzailea.