• KCD ONGD

Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna



Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren aurreko edizioan (2021), Epaimahaiak DESCENDENTS lana saritu zuen (Judit Aranda Morenok eta Carlos Collazos Rodríguezek zuzendua), KULTURARTEKOTASUNA kategorian. Dokumentalak jorratzen dituen gaiak funtsezkoak dira kulturarteko bizikidetzarako eta arrazakeriaren kontra egiteko; bereziki, arbaso atzerritarrak dituzten gazte katalanek bizitakoaren ikuspuntutik. Horrekin batera, filmean pisu handia dute genero-ikuspegi transbertsalak eta arrazializatutako edo jatorri atzerritarreko emakumeek pairatutako indarkeriek.


Arraza Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 24an (osteguna), BILBOROCKen, DESCENDENTS filmaren inguruko ZINE-FORUMAK egongo dira, goizez eta arratsaldez. Judit Arandak —filmaren zuzendarietako batek— eta Moviment Afrobanyolí Social elkarteko Assa Macalouk hartuko dute parte proiekzio bietan.


·Goizeko saioa (11:00), hezkuntza-komunitateko eta esku-hartze sozialaren alorreko entitateei zuzenduta egongo da. Saioa Bilbao (UPV-EHUren Hezkuntza Fakultatea) arduratuko da foruma dinamizatzeaz. Behar besteko edukiera bermatzeko, izena aurretiaz eman beharko da, mezu elektronikoa bidalita inmigracion@bilbao.eus helbidera, izen-abizenak, telefono-zenbakia eta erreferentziazko entitatea adieraziz.

·Arratsaldeko saioan (18:30), sarrera librea izango da, eta nerabe eta gazteei zuzenduta egongo da, bereziki. Immigrazio Kontseiluaren gazte taldearen bost kidek dinamizatuta egongo da —metodologia landu dute Immigrazioko eta Berdintasuneko udal taldeekin—.


2022ko martxoaren 24a (osteguna), 11:00

Lekua: BILBOROCK (Mesedeetako kaia 1)

Ekitaldiaren iraupena: 2 ordu


Dinamizazioa: Saioa Bilbao (UPV-EHU)

aurretiazko

izen-ematea: inmigracion@bilbao.eus

2022ko martxoaren 24a (osteguna), 18:30

Lekua: BILBOROCK (Mesedeetako kaia 1)

Ekitaldiaren iraupena: 2 ordu


Dinamizazioa: Immigrazio Kontseiluaren gazte taldea


Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak 2021ean Kulturartekotasuna kategorian hautatutako lanek islatzen dituzte, batetik, munduko kultura-aberastasuna eta -aniztasuna, eta, bestetik, kultura desberdinetako pertsonen arteko bizikidetzari lotutako kontuak. Horrekin batera, mota guztietako arrazakeria, segregazioa, xenofobia eta bestelako diskriminazio-moldeak salatzen dituzte.


Bilboko Udalak eta KCD GGKEk lankidetzari ekin diote, Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren Kulturartekotasuna kategorian saritutako lanek komunitatean eragin handiagoa izatea sustatzeko. Helburua da zubi-lana egitea ZINEMA IKUSEZINA «FILM SOZIALAK» Jaialdiak urriann saritutako filmen eta ikusle bilbotarren artean: ekitaldi bat antolatzea, saritutako lanak berriro proiektatzeko eta film horiek eragin dezaketen eztabaidan sakontzeko.


Proposamen pilotu hori planteatzen da Jaialditik sortutako ekintza gisa, eta Bilboko Udalarekin lankidetzan. Horrelaxe ebaluatu eta sistematizatuko da, etorkizunean Kooperazio eta Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren eta Berdintasun Sailaren Enplegu Planean kontratutako udal taldeak bultzatzeko moduko edizio eta proposamenak diseinatu ahal izateko.

23 views0 comments