top of page
KCD ONGD

Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena

Updated: Jul 1, 2022

Egitaraua beheko aldean



Egia, Justizia, Erreparazio eta Ez Errepikatzeko Sistema Integralaren esparruan Kolonbiako gatazka armatuaren kausak, erantzukizunak eta ondorioak hiru urtez ikertu ondoren, Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena Euskadin aurkeztuko dugu Europa osoarentzat.

Azken Txostenak, Egiaren Batzordeen historian lehen aldiz, Erbesteari buruzko kapitulu bat du. Horretan, giza eskubideen eta Nazioarte Zuzenbide Humanitarioaren urraketa gisa aztertzen dute Erbestea eta milaka pertsona beste herrialde batzuetara migratzera behartu dituen indarkeriaren dimentsioak, kausak eta patroiak aurkezten dituzte. Gainera, pertsona horiek pairatzen dituzten ondorioak eta inpaktuak eta “errautsetatik” sortu behar izan duten erresistentzia ere erakusten dituzte, Carlos Martin Beristain ordezkariak azaltzen duen bezala.

Kolonbiako Egia Argitzeko Batzordeak, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, Hegoa Institutuaren, Kolonbia Mahaiaren eta Euskadiko Nodoaren laguntzarekin Batzordearen lanaren alde, gonbidatzen du Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena Europan aurkezteko ekitaldira, Bilbon uztailaren 6an, baita Del otro lado dokumentalaren aurkezpenera ere, uztailaren 5ean.

Zuek etortzea espero dugu. Programari eta izena emateko prozedurari buruzko informazio guztia erantsitako fitxategietan aurkituko duzue.

1) Kolonbia Mahaia honako erakunde hauek osatzen dute: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia - eLankidetza, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, Alboan, Mugarik Gabeko Etorkinak, Mondragon Korporazioa, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Hegoa Institutua, Kolonbiako Bakeprozesua Babesteko Taldeartekoa, Agirre Lehendakaria Center, LKS, Mugarik Gabe, Mundubat, Mundukide, Zehar errefuxiatuekin.

(2) Euskadiko Nodoa askotariko erakundeek eta pertsonek osatzen dute, eta horiek bat egin dute Euskadin eratu den Kolonbian Egia Argitzeko Batzordearen mandatuari laguntzeko ahalegin kolektiboarekin.

















EGITARAUA




35 views0 comments

Related Posts

See All

Comments


bottom of page