top of page

EPAIMAHAIA

GIZA ESKUBIDEAK

Matilda Noriega.jpg

Matilda Noriega

"Emakume Migratzaile Ekintzaileak" ekimenaren barruan, genero-berdintasunerako elkarteko kidea da. Diseinatzailea, artista bisuala, idazlea, giza eskubideen eta lurraldeen defendatzailea, komunikatzaile soziala, Guatemala 1982 filma ekoiztu zuen Los Angeleseko Guatemala films ekoiztetxearen ordezkaria da, eta arte eta kultura-proiektuetan dabil lanean. Enrique Palaciosek produzitutako Lucía filmean (Kolonbia-Guatemala) aktore gonbidatua izan zen. Maiar dantza folklorikoen dantzaria era bada, Guatemalako artistarik onenarentzat Zilarrezko Gardenia saria irabazi zuen, eta Quetzaltenangoko alaba kutun izendatu zuen Prensa Libre El Quetzalteco  egunkariak.

Silvia Gutierrez Vallejo

2003tik jardunean dabilen abokatua, Bilbon dauka bulego profesionala. Zuzenbide penalaren, zuzenbide zibilaren (familia-zuzenbidearen eta adingabeen arloan), zerga-zuzenbidearen, emakumeen aurkako indarkeriaren eta atzerritarren eskubideen arloetan lan egiten du. Gaur egun, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordearen kidea da, eta baita honako erakundeetakoa ere: Abokatuen Kontseilu Nagusiko Atzerritartasun Zuzenbideko Azpibatzordea eta Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko Espetxe Zuzenbideko Azpibatzordea. Bere lan arlotik kanpo, atzerritarrekin eta giza eskubideen arloan diharduten erakundeetako eta administrazio publikoetako

langileak trebatu ditu, atzerritarren eta giza eskubideen zuzenbidean.

Silvia ICAB.jpg
JoséRamónIntxaurbe_Argazkia.jpg

Jose Ramon Intxaurbe Vitorica

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea eta Zuzenbide Publikoko Departamentuko irakaslea da. Ikerketa-arlo horiek gaur egungo demokrazietan aniztasun soziokulturala kudeatzeak dakartzan erronka juridikoekin, berdintasun-politikekin eta giza eskubideak urratu ondoren bakea eta bizikidetza lortzeko estrategiekin eta ekintzekin lotuta daude.

Emilia Larrondo

Soziologoa, giza eskubideetan eta generoan aditua. Mexikoko Puebla hiriko Gizarte eta Genero Indarkeriaren Behatokian ikertzaile gisa lan egiten du 2015 urtetik. 2017an beka bat irabazi zuen Deustuko Unibertsitatean Eraikuntza Sozialerako Etika masterra egiteko. Honako tesi hau aurkeztu zuen bertan: Emakume migratuak, zaintza eta gizarte-erantzukizuna. Gaur egun, Munduko Emakumeak elkarteko kidea da, eta ikerketak eta tailerrak antolatzen ditu, besteak beste, gai hauetan: zaintza, feminismo dekoloniala  eta lurraldearen defentsa eta jabekuntza.

Emilia_larrondo2.jpg

KULTURARTEKOTASUNA

Gloria Torres.jpg

Gloria Lourdes Torres Lafont

Kubako Arteen Unibertsitatean Musikan eta Musikologian lizentziaduna da. Musikaren Historia eta Dokumentu Ondarea kudeatzeko masterra egin zuen Habanako Unibertsitatean. Gidoilaria, ikus-entzunezkoen eta ikuskizun artistikoen zuzendaria eta ekoizlea, musika-aholkularia eta zinema eta telebistarako soinu-banden sortzailea ere bada. Kubako Arteen Unibertsitateko FAMCA Ikus-entzunezko Komunikabideen fakultateko irakasle laguntzailea, Kubako Telebistako Zuzendaritza Nagusiaren aholkularia. ACTUAR Arte Eszenikoen Agentzia Artistikoaren zuzendari artistikoa eta  CERTV Kubako Irrati eta Telebistako Ikasketa Zentroko irakaslea.

Carlos Fernando Fiallos Parra

Encuentros aldizkariko zuzendaria eta argazkilaria, viSUR hegoaldeko ikuspegia atariaren bultzatzailea eta Cubainformación.tv-ko eta Kaixo Latinoamerica irratsaioko kolaboratzailea da. Inti Llacta elkarteko lehendakaria eta Bilboko Udaleko Immigraziorako Tokiko Kontseiluko kidea ere bada. UPV/EHUn Komunikazio ikasketak egin berri ditu eta, gaur egun, gazteen alfabetatze mediatiko kritikora bideratutako gradu-amaierako lana prestatzen ari da.

Carlos Fernando Fiallos.jpg

Cristina Villanueva Diaz

Emakumea, ama, ameslaria, sortzailea, bizizalea eta arkitektoa. Garapen jasangarriaren aldeko nazioarteko eta tokian-tokiko lankidetza-taldeetan parte hartu du. Hirigintza taktikoan, trantsizio ekologikoan eta bioeraikuntzan (habitataren biologia) espezializatua. Mundu birnaturalizatu batekin egiten du amets eta norberarekin, hurkoarekin zein ingurugiroarekin erlazio berriak elikatzeko ekosistema osasuntsuak berreraikizten dihardu. Maitasunaren eta errespetuaren bidez izaki guztien askatasuna bermatzen duten eredu komunitarioen eta zirkularren aldekoa da.

Cristina Villanueva.jpeg

IRAUNKORTASUNA

Izaskun Astondoa.jpg

Izaskun Astondoa Sarria

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da eta Kudeaketa Aurreratuan Deustuko Unibertsitateko masterra dauka. Eusko Jaurlaritzan ekin zion ibilbide profesionalari. Garai hartan Manuel Iradier Elkarte Afrikanistako altxorzaina izan zen, eta Ekuatore Gineara sarritan bidaiatzeko aukera izan zuen. Ondoren, enpresa pribatuetan egin zuen lan: kudeaketa-postuetan, enpresa-elkarteetako lehendakari moduan, Europako normalizazio-batzordeetan eta hainbat forotan prestakuntza emanez. 2020an, eszedentzia hartu eta eLankidetzara itzuli zen. Jasangarritasunarekin eta garapen jasangarrirako helburuekin bat egin du, eta zinemaren zale porrokatutzat dauka bere burua, pertsonengana iristen diren errealitateak azaltzeko tresna egokia delakoan.

Xavier Prada Erraiz

Gaur egun Inmigrazio Teknikari moduan lan egiten du Bilboko Udaleko Lankidetza eta Bizikidetza Sailean. UPV/EHUn Gizarte Hezkuntzan graduatua, bolondres moduan hainbat lan egindakoa da, pertsona errefuxiatuekin, adingabeekin, migratzaileekin eta baita ingurugiroaren defentsan ere. Arte eszenikoen arloan disziplina desberdinetan murgildu da eta naturarekin, permakulturarekin eta iraunkortasunaren ideiekin bat dator.

Xabier Prada.jpg

Ainhoa Lopez Rodriguez

Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasun Zuzendaritzako teknikaria. Feminista, Publizitatean lizentziatua da eta garapenean eta generoan graduondoko ikasketak ditu. Garapenerako GKEen eta berdintasunerako aholkularitzaren esparruan osotu du bere ibilbidea, eta genero-gogoetarako eta antolakuntza-aldaketarako prozesuetan espezializatu da. Kultura eta sormen industrietan genero-ikuspegia txertatzeko prestakuntza jaso du.

Ainhoa Lopez.jpg

GENERO EKITATEA

Elena Ghidoni.jpg

Elena Gidoni

Giza Eskubideetan doktorea Deustuko Unibertsitatean eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea. Diskriminazioa dakarten genero-estereotipoei buruzko doktore-tesia egin zuen. Bere ikerketa-interesak zuzenbidearen teoria feministan, nazioaren eta generoaren arteko intersekzionalitatean, bereizkeriaren aurkako zuzenbidean eta giza eskubideetan oinarritzen dira.

David Hernandez Andres

Kazetaritzan lizentziatua UPV/EHUn. Telebista-aurkezlea izan da,  Euskadin eta Euskaditik kanpo, Bilbovisión-en, Durango TBn edo TV Ciudad Rodrigon, hainbat programatan: magazinak, elkarrizketa-saioak, lehiaketak... ETB 1eko Eztabaidan saioan erredaktore izan zen. Hispan TV kateko berriemailea izan da Madrilen. Prentsa idatzian, El Correo eta La Gaceta de Salamanca hedabideetan lan egin du. Gaur egun, gizarte-komunikazioko talde batean parte hartzen du. Zinemak eta telebistak gizartearen ispilu izan behar dutela uste du. Autogestioaren bidez ekoizpen integratzaileak sortzen aitzindari den LIMBO Producciones elkarteko kidea da.

David Hernandez.jpeg

Ainara Cortazar Ciriza

Kazetaritzan lizentziatua UPV/EHUn. Multimedia Kazetaritza Masterra egin zuen, eta gaur egun Gizarteratze teknikaria izateko Goi mailako heziketa zikloa egiten ari da. Zabalketa Lankidetzarako eta Garapenerako erakundearen Komunikazio eta Gizarte ekintza saileko arduraduna da. 2015etik, SolidaridUP Sarea koordinatzen du Getxon, Leioan eta Sestaon, udalerri horietan zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta  bizikidetza errazteko. Euskadi Irratia eta Vinilo FM irratietako  programetan kolaboratu du eta Getxoko GGKEen eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen komunikazio-lantaldean parte hartzen du.

Ainara Cortazar.jpg

EUSKARAZ EGINDAKO LAN ONENA

Haizea.jpeg

Haizea Arbide Aza

Irakaslea Bokazioz, feminista, euskalduna eta migratzaileen eskubideen alde borrokatzen duen arrazakeriaren kontrako aktibista. Euskal Eskola Publikoaren defendatzaile sutsua. Aldarrikatzailea eta arduratsua. Hizkuntzak errealitatea eraikitzen duela uste du. Lanez lepo dabil beti. Valientas ipuin ilustratuen bildumako editoreetako bat. Bi haurren ama.

Gabriel Lopez-Martin

Ingurumen Zientzietan lizentziaduna. Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtzionarioa da 2017tik, Ingurumen zerbitzuan. Arazo ekosozialengatik oso kezkatuta egon da beti, eta gai horri buruzko hainbat ikastaro egin ditu. Elkarte batzuetan boluntario-lanak egin ditu, eta egun Bizizaleak konpartsa ekologistakoa da. Oso sentsibilizatuta dago euskararekin eta hizkuntzaren aldeko ekimenak interes handiarekin jarraitu ditu beti. Denbora librean, zinemazalea eta mendizalea da.

Gabriel.jpg

Idoia Camacho Markina

Informazio Zientzietan doktorea UPV/EHUn eta Kazetaritza Saileko irakasle agregatua. ZER. Revista de Estudios de Comunicación aldizkari zientifikoaren zuzendaria eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kanpoko Komunikazio eta Harremanetarako Dekanordea izandakoa da. 2021etik, EHUko Graduondoko zuzendaria da. 2006tik finantzatutako ikerketa-proiektuetan parte hartu du. Hauek dira bere ikerketa-ildo nagusiak: osasunari buruzko komunikazioa eta komunikazio korporatiboa, bai enpresena eta baita erakundeena ere.

Idoia 2019.jpg

EXPRESS IKUSEZINA

David Hoyos Ramos

UPV/EHUko Metodo kuantitatiboen saileko irakasle agregatua, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. 2021az geroztik, gainera, UPV/EHUko EhuGune Garapen zientifiko-sozialerako eta transferentziarako errektoreordetzako zuzendaria da. UPV/EHUn Ekonomian Doktorea eta masterra Garapenaren ekonomian Manchesterreko Unibertsitatean (Erresuma Batua). EKOPOL Ekonomia Ekologikoaren eta Ekologia Politikoaren Ikerketa Taldean, BC3 Basque Centre on Climate Change-n eta HEGOA Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketen Institutuan ikertzailea da. UPV/EHUko Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako Adituen Batzordeko kidea ere bada.                                                                                                                                                                                              

DavidHoyos_perfil2.JPG
FOTO MARIA GANZABAL.jpg

Maria Ganzabal Learreta

UPV/EHUko Kazetaritza Saileko irakasle agregatua. Kazetaritzan doktorea da eta Dokumentazio digitalean masterra du Pompeu Fabra Unibertsitatean. Hainbat komunikazio-agentziatan eta New Woman aldizkari Estatubatuarraren Arte sailerako lan egin du. Graduan ematen dituen ikasgaiak Kazetaritza sozial eta parte-hartzailearekin eta Transmedia narrazioarekin lotuta daude. Era berean, graduondokoetan, Ikasketa feminista eta Generoko masterrean eta Gizarte komunikazioko masterrean ematen ditu eskolak, non generoarekin eta kazetaritzarekin zerikusia duten gaiak eskaintzen baititu.

Amaia Barasorda Etxebarria 

Ekonomian graduatua UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan ardura profesionala eta pertsonala biak uztartzen ditu. Garapenerako Lankidetzarako eta Immigrazio teknikari gisa lan egiten du Bilboko Udalean. Arte eszenikoen zale amorratua da eta zinea, antzerkia eta kultura gizarte-eraldaketaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko funtsezko tresnak direla uste du. Aisialdian, bere antzerki-taldearekin ikastea eta sortzea maite du.

Amaia_Barasorda_Etxebarria.jpg
Beatriz Velilla_3.jpeg

Beatrice Velilla

Gidoilaria, zinema-zuzendaria, antzerkigilea, produktorea eta eszena-zuzendaria da. Zuzendaritzan eta Dramagintzan graduatua RESAD-en eta masterra Gizarte Politikan Deustuko Unibertsitatean. Antzerki eta zinema soziala lantzen ditu, Barlovento Teatro konpainian eta Desberdina Films ekoiztetxean. Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuetako irakaslea da, 2005etik. Artez eta Anagnorisis aldizkarietako kolaboratzailea, Antzerkiko Emakume Profesionalen Ligako zuzendaria, honako elkarte hauetako kidea ere bada: DAMA, CIMA Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Komunikabideen elkartea, AAT Las Puertas del Drama eta EURODRAM Batzordea.

EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LANIK ONENA

Julen Nafarrate Aurrekoetxea

Berangoko kazetaria eta komunikatzailea. UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean Nazioarteko Ikasketen masterra egin zuen. Zinegoak jaialdiko eta Durangoko Azokako komunikazio eta prentsa arduraduna da. Sopelako Udaleko komunikazio arduraduna ere izan da eta hainbat hedabidetan lan egin du: Berria, Gara, Hiruka... Donostia 2016 Kultur Hiriburuaren enbaxadorea izan zen bizikletan eta, gaur egun,  LGTBI+ Nagusiak kultur proiektuan murgilduta ere badabil, Ines Bermejo artistarekin batera.

Julen_1.jpg
bottom of page